Runners Eskola 2026-2027 (Gipuzkoa)

Runners Eskola 26/27

Korrika egiten hasi edo hobetu nahi duzu arriskuak eta lesioak sahiestuz?

Runners Eskola jarriko da martxan, Mikel Odriozolaren eskutik.

  • Saioak taldeen arabera:
    • Beroketa / mugikortsuna
    • Karrera-teknikak / serieak
    • Intentsitateko errodajeak
    • Trailean hastapena
    • Herri-lasterketak prestatzea (Udaberriko Lasterketa, adibidez)
  • Egunak: astelehenak eta asteazkenak
  • Ordua: 13:15 - 14:15
  • Lekua: Irteera Gipuzkoako campuseko EHUko kirol instalazioetatik. Ondarreta Pasealekua 22.
  • Denboraldiak: urria-abendua / otsaila-maiatza
  • Prezioa: Doan
  • Kredituak: Asistentziaren arabera. 15 ordu 0,5 kreditu / 25 ordu kreditu 1
Plaza mugatuak.
Lehenengo lauhilekoa: izen-emateak irailaren 7tik aurrera.

Egutegia

  • 1. lauhilabetea: 2026ko urriaren 5etik, abenduaren 16ra arte (21 saio)
  • 2. lauhilabetea: 2027ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra arte (31 saio)

Jarduerik gabeko egunak

  • 2026ko abenduaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte 
  • 2027ko martxoaren 22tik apirilaren 4ra arte
  • Urriak 12

Izen-emateak

Izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:

  • Kirol Zerbitzuko aplikazioan sartu
  • Bertan,"Bizitza aktiboa = Bizitza osasungarria" atalean sartu, "Kirol Eskolak" eta aurkitu jarduera.
  • Izen-emateko urrats guztiak jarraitu
  • Izen-ematea gorde
Lauhilekoa amaitzean, EHUkirolako kamiseta bat oparituko da, parte hartzea egiaztatu ondoren.