PSG Eskola "Probatu, Sentitu, Gozatu"
Pertsona eta maila guztietarako ariketa fisikoko programa
Aurten campusean ariketa fisikoa probatu, sentitu eta gozatuko dugu. Ariketa fisikoa eta kirola egitea gustatuko litzaizuke baina ez dakizu nola? Aspaldian ezer egin gabe? Oso sedentarioa zara eta ez dakizu nola hasi?
Ez da erreza izaten gure bizi-ohiturak aldatzea. Presiorik gabeko eta bakoitzaren gaitasunera egokitutako jarduera diseinatu dugu. Astean bitan elkartuko gara eta lehen urratsak ematen hasiko gara elkarrekin. Helburua ariketa fisikoaz taldean eta era osasuntsuan gozatzea izango da. Konpromozurik gabe, zatoz probatzera!
Jarduera fisikoa era jarraituan egiteko, honekin “matxakatu” beharrean, mugimenduaz gozatzea ezinbesteko estrategia da.
Jarduera fisikoan aditua den entrenatzaile baten laguntzarekin (Mikel Odriozola), jarduera eta kirol desberdinak probatu, sentitu eta gozatuko ditugu.
- Egunak: astearteak eta ostegunak
- Ordua: 13:30 - 14:30
- Lekua: Irteera Gipuzkoako campuseko UPV/EHUko kirol instalazioetatik. Ondarreta Pasealekua 22.
- Denboraldiak: urria-abendua / otsaila-maiatza
- Prezioa: Doan
- Kredituak: Asistentziaren arabera. 15 ordu 0,5 kreditu / 25 ordu kreditu 1
Lehenengo lauhilekoa: izen-emateak iraiaren 8tik aurrera.
Egutegia
- 1. Lauhilekoa: 2025eko urriaren 2tik abenduaren 18ra arte
- 2. Lauhilekoa: 2026ko otsailaren 3tik maiatzaren 28ra arte
Jarduerik gabeko egunak
- 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 31ra arte
- 2026ko martxoaren 30etatik apirilaren 12ra arte
- Martxoak 19
Izen-emateak
Izen-emateko jarraitu beharrezko urratsak:
- Kirol Zerbitzuan aplikazioan sartu eta izen-eman.
- Bertan, "Bizitza aktiboa=Bizitza osasungarria" atalean sartu, "Kirol Eskola" eta aurkitu jarduera
- Izen-emateko urrats guztiak jarraitu
- Izen-ematea gorde
- Izen-ematea irekita egongo da