Hitzartutako gimnasioak Gipuzkoa (2025-2026)

Hitzartutako gimnasioak

2025-2026 ikasturtea

Kirol ikastaroetan izena emateko arauak

  1. Gimnasioen ikastaroetarako izen-ematea Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuaren web-ean egingo da eta beharrezkoa da EHUko kidea izatea.

  2. Aurre-izena emateko datak:
    - 1. lauhilabetekoa: 2025-09-08(e)tik 2025-09-28(e)ra
    - 2. lauhilabetekoa: 2026-01-07(e)tik 2026-01-25(e)ra

  3. Izen-emate hau ez da ontzat emango gimnasioan ordaindu arte, horretarako ezarri den gehienezko epea aurre-izena emateko eskabidea bete ondoren bi egunekoa izango delarik.

  4. Ordainketa (izen-ematea) gimnasioan bertan edo kiroldegian egingo da, online lortutako aurre-izen- emate-orria aurkeztuz.

  5. Izena ematen duzuen unean, gimnasioak edo kirol-zentroak berak jakinaraziko dizu plaza librerik ba ote dagoen, eta, pertsona bakoitzak, hala badagokio, izena eman nahi duen jarduera erabakiko du (ikus jardueren eskaintza eta prezioak instalazio bakoitzaren PDFan).

  6. Ikastaro guztiek, burutu ahal izateko, gutxienezko izenemate kopuru bat beterik izan beharko dute izen- emate epea bukatutakoan. Halaber, eta klaseen kalitatea bermatzeko, ikastaroetan gehienezko partaide kopurua egongo da.

  7. Kredituak aitortzeko, ikastaro hauek gehienez ere astean 2 ordu kontutan hartuko dira, bi egunetan banatuak. Kreditu bat aitortuko da 25 orduko parte-hartzeagatik.

  8. Modu birtualean egindako kirola ez da kontuan hartuko kredituen ondorioetarako.

Hitzartutako gimnasioen kirol kurtsoak

Aurre-izena ematea

Datak: 

  • 1. lauhilabetekoa: 2025-09-08(e)tik 2025-09-28(e)ra
  • 2. lauhilabetekoa: 2026-01-07(e)tik 2026-01-25(e)ra

 Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Kirol Zerbitzuko aplikazioan gimnasioa aurkitu eta aurre-izena eman.
  2. E-mailean mezu 1 jasoko duzue aurre-izen-emate orriarekin (orri hau gimnasiora eraman behar duzue 2 egun pasa baino lehen, ordainketa egiteko).
OHARRA: Aurre-izen-emate orria dagokion Kirol Zentru edo Gimnasiora eraman behar duzue, han ordainketa egiteko. Aurre-izen-emate papera jaso duzuenetik 2 EGUN dituzue ordainketa egiteko (aurre-izen-emate orria begiratu) (larunbat, igande eta jai-egunak kenduta). Denbora hau igarota (2 EGUN) aurre-izen-ematea baliorik gabe geratuko da ordainketa eginda ez badago.