MENDI ERRONKA new

Mendi erronka

Kirola aire zabalean egiteko gogoz? Hautsi sedentarismoa eta egin zaitez mendizale

Irudia

MENDI ERRONKA UPV/EHUk antolatutako proposamena da zure lagunekin bizipenak konpartitzeko eta Euskal Herriko mendi guztiak eta beste leku batzuk ezagutzeko.

  • Helburua: bost gailur egitea (ez ahaztu argazkia egitea eguna erakutsita)
  • Jarduera DOAN da.

Jarduera hori baliagarria izango da natur-jarduerengatik kredituak lortzeko. 0,5 kreditu 5 tontor bakoitzeko. Gehienez kreditu 1 lauhileko bakoitzeko. 2 kreditu gehienez, ikasturte akademiko bakoitzeko.

Aire zabalean egin ahal izango duzu kirola, kiroldegietara, gimnasioetara eta sarrera mugatudun lekuetara joan gabe.

Gure proposamenerako ez zara maila handiko kirolaria izan behar, eta ez duzu ekipamendu teknikorik izan behar.Gure proposamena da irteera bakoitzean gutxien dela 120 minutuko jarduera egitea, hori baita gure ustez osasuntsua.

Oharra; fitxategi bat igotzeko aukera baino ez du ematen. Dokumentu bat baino gehiago badituzu, bidal itzazu konprimitutako karpeta batean; zip,...

Gogoratu: tontorrean argazki bat egin behar duzu irteera-eguna egiaztatuz 
(Egunaren data adierazten duen kartel batekin nahikoa da. Eguneko egunkariak ere balio du. Era berean, app bateko datuak ere bidal diezazkigukezu...)

IZENA EMATEA ETA EPEAK

Noiz egin behar ditut gailurrak?

Eguneko tontor bakarra hartuko da kontuan.

5 tontorrak amaitzeko aldia.

  • 1. lauhilekoan: 2023ko irailaren 18tik 2024ko urtarrilaren 21era
                             
  • 2. lauhilekoan: 2024ko urtarrilaren 22tik ekainaren 23ra

Zer egin behar dut 5 gailurrak egiten ditudanean?

  • 'Mendi Erronka' izeneko jardueran izena eman behar duzu, Kirol Zerbitzuko aplikazioan, ikasten duzun campusean.
  • Ibilaldia grabatzeko “App” bat erabiltzen baduzu:
    • Dokumentu batean, kopiatu egindako ibilaldien kaptura bat (data, distantzia, desnibela). 
      Adibide-dokumentua (pdf, 467 Kb)
    • Jarri dokumentuan gailurreko argazkiak edo Wetransferren esteka argazkiak ikusteko, (WeTransfer Tutoriala)
    • Izena ematearekin, nahitaezkoa da Word edo PDF archivo bat atxikitzea
  • “App” bat erabiltzen ez baduzu:
Izena ematea HEMEN (Canpusa: ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA). Bizitza aktiboa=Bizitza osasungarria-Natur Jarduerak-Mendia.

Izena emateko eta Betekizunak entregatzeko epea

Bidalketa-epeak errespetatu behar dira

  • 1. lauhilekoan: Dokumentazioa bidaltzeko epea 2024ko urtarrilaren 29an amaitzen da.
                              Egindako igoeren bideoa. 1. lauhilekoa (2020-2021eko ikasurtea)
  • 2. lauhilekoan: Dokumentazioa bidaltzeko epea 2024ko ekainaren 30ean amaitzen da.

 

Prest hasteko: jantzi oinetako erosoak, hartu ur nahikoa eta gutxieneko segurtasun neurriak bete istripurik eta ezustekorik ez izateko. Aurrera!

 

OINARRIZKO AHOLKUAK

Ibilaldia hasi aurretik

  • Eguraldiaren iragarpena ezagutu behar da. Ibilbideari buruzko aholkuak eta informazioa bilatu behar da. Ibilbidea baldintzetara eta epeetara egokitu behar da.
  • Ez ahaztu oinarrizko ekipamendua: jan-edan nahikoak, arropa egokia, larrialdietarako ekipamendu oinarrizkoa, lehen sorospeneko botikina, eguzkitako betaurrekoak eta txapela.
  • Gorde tokiko erreskate zerbitzuen telefono zenbakiak.

Ibilbidean zehar

  • Joan astiro lehen 30 minutuetan, gorputza pixkanaka egokitu dadin.
  • Hartu atsedena, eta jan eta edan bizpahiru orduan behin.
  • Zaindu ingurunea eta ez utzi hondakinik bidean.

Ezustekorik badago

  • Baldintza meteorologikoek okerrera eginez gero, itzuli abiapuntura.
  • Ez dira bakarrik utzi behar zaurituta edo ondoezik dauden pertsonak. Istripua izan duen pertsona hotzetik babestu behar da, eta, behar izanez gero, laguntza eskatu.
  • Beti jakin behar da mapan non gauden; bestela, erabili GPSa. Kokapena ezagutzea funtsezkoa da larrialdietan bizkor topa gaitzaten.

ARAUDIA (irakurtzea gomendatzen da)

  • Norbere osasun egoerara eta egungo sasoira egokitu behar dira jarduera eta jarduna. Norbere buruarekin kontsekuenteak eta zintzoak izan behar gara.
  • Egindako gailurren desnibelak 400 metrotik gorakoa izan behar du.
  • Jarduerak 120 minutu iraun behar ditu, joatea eta itzultzea barne.
  • Eguneko eta txangoko gailur bat bakarrik hartuko da kontuan. Beraz, gutxienez bost irtenaldi egin beharko dira. Gailurrak ondoz ondoko egunetan egin daitezke. Tontor bat behin bakarrik kontuan hartuko da, ezin dira tontorrak errepikatu.
  • Inskripzioak banaka egin behar dira, eta norbera ageri den argazkiak aurkeztu behar dira. (Argazkiak errepikatzea onartuko da, pertsona bat baino gehiago ageri badira).
  • UPV/EHUkoak ez direnak ezin dira programan inskribatu, baina unibertsitateko kideei lagun diezaiekete ibilaldietan.
  • Bi lauhilekoetako gailurrak batu daitezke.
  • Pertsona berak bi lauhilekoetan parte hartu dezake. 
  • Lauhileko berean 10 tontor edo gehiago egin daitezke.
  • Jarduera hau baliagarria izango da kirol-jarduerengatik kredituak lortzeko. 0,5 kreditu 5 tontor bakoitzeko. Gehienez kreditu 1 lauhileko bakoitzeko. 2 kreditu gehienez, ikasturte akademiko bakoitzeko.
  • Kredituak eskatzerakoan, lauhileko batean kontabilizatzen ez diren gailurrak hurrengo lauhilekoan har daitezke kontuan.

Ibilbideak aukeratzeko, hona hemen web gune pare bat: