Autobabesa eta segurtasuna mendian ikastaroa (2026)
EHU eta Euskal Mendizale Federazioa Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera lanean ari dira herritarrei mendiko prebentzioaren eta lehen sorospenen inguruko informazioa eta prestakuntza emateko.
Helburuak segurtasunaren arloan AUTOBABESEKO jarduerak sustatzera bideratuta daude, eta horien artean dago mendiko segurtasuna, milaka euskal herritar baitira ohiko erabiltzaileak. Urtean laurehun bat esku-hartze egiten ditu Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak, eremu horretan istripua izan duten edo arrisku-egoeran dauden pertsonak artatzeko edo erreskatatzeko.
Horregatik, prestakuntza honen xedea EHUko unibertsitate-komunitateari zuzenduta dago. Prestakuntza-jarduerak bost orduko iraupena du, mendiko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko prestakuntza espezifikoa emateko.
- Lekua: Carlos Santamaria Zentroa, 4. gela
- Datak:
- Maiatzak 5, asteartea: 17:30etatik - 20:00etara
Mendiko larrialdietan eta prozedura seguruetan jarduteko protokoloak biltzen dituen jardunaldia. - Maiatzak 12, asteartea: 17:30etatik - 20:00etara
Jardunaldia, bereziki mendiko arriskuen kudeaketari dagokionez.
- Maiatzak 5, asteartea: 17:30etatik - 20:00etara
- Kredituak: 0,5
- Prezioa: dohainik