TIPI-TAPA (2026)

XXI. Tipi-Tapa Osasunez martxa

Euskal Herriko Unibertsitateak XXI. Tipi-tapa Osasunez martxa antolatu du.

2026ko irailak 27, igandea

Ibilbide aldaketa
Loiuko obrak direla eta, igandeko txiki martxaren ibilbidea aldatu dugu. Hemen ikus dezakezu ibilbide berria. Eskerrik asko eta igandera arte!
  • Irteera: 9:30. EHU Bizkaia Aretoa (Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bizkaia. Google maps)
  • Txikien irteera: 10:15. Sondikako Eusko Trenbideak tren-geltokia. 10 urtetara arte umeentzako
  • Iritsiera: EHUko Unibertsitate Kiroldegia (Leioa-Erandio)

Informazioa eta izen-emateak

Inskripzio itxia, 1.000 parte-hartzaile baino gehiago inskribatu direlako
  • Parte hartzeko, nahitaez eman behar da IZENA, doan, irailaren 9tik 23ra. Ezin izango du parte hartu izena eman ez duenak.
  • Mezu elektroniko bat bidaliko da izen-ematea konfirmatzeko.
  • Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8:00etatik 9:15era arte.
  • KREDITUEN ESKAERA: 0,5 kreditu eskatzeko, martxa bukatzeak partaideak helmugaren kontroletik pasatu behar izango dira.
  • Gehienez ere 1.000 partaidek eman dezakete izena.

Dokumentuak

Estekak

Arautegia

  • Oinezko martxa ez da lehiazkoa izango, eta, EHUko Bizkaia Aretoa. Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bilbotik aterako da, EHUko Unibertsitate Kiroldegira iritsi arte (Leioa-Erandio).
  • Martxan parte hartzeko, nahitaez eman behar da izena irailaren 23a baino lehen (egun hori barne), doan.
  • Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8:00etatik 9:15era arte. Kamiseta hartzeko beharrekoa da eskumuturrekoa aurkeztea.
  • Martxa (13 km) burutzen duten partaide guztiei opari bat emango zaie helmugara iristean. Ibilaldiaren erdian hornidura-gune bat egongo da eta helmugan beste bat.
  • Autobus zerbitzua egongo da Campusetik Astrabuduako metro geltokiraino. Garraio-enpresak ez du uzten txakurrik itzulerako autobusetan.
  • XXI. Tipi-tapa Osasunez martxa bukatzen duten EHUko partaideek hautazko 0,5 kreditu lortuko dituzte gradu ikasketetarako. EHUko Kirol Zerbitzuan eskatu ahal izango dute 2027ko maiatzaren 1etik aurrera.
  • Kredituak eskatu nahi izango dituen ikasleek, helmugara iristean derrigor pasatu beharko dute helmugako kontroletik.
  • Izena ematen duten partaide guztiei istripu asegurua ordainduko diete antolatzaileek.
  • Proba honetan parte hartzeko, arautegi hau onartu behar da.
  • Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko lasterkariek proban izan ditzaketen kalte fisiko eta moralen erantzukizunik.
  • Proba herrikoia eta jai girokoa denez, antolakuntza batzordeak ahalik eta kirol espiritu handienarekin aritzeko eskatzen die partaideei.
  • Arautegi honen berri ez izateak ez du inor salbuesten berau bete behar izatetik.

Ingurumenarekin konpromisoa

Ingurunean eraginik gabeko martxa lortzeko plastikoen erabileraren murrizketa azpimarratu nahi dugu, hori dela eta, zure edateko botila edo edalontzia hornidura-guneetan erabiltzera gonbizatzen zaitugu, bertan behar adina aldiz beteko baitizkizute. Horrela, plastikoen erabilera ahal bezainbeste gutxituko dugu.

Aldez aurretik eskertzen dizugu ekimen honetan laguntzeagatik.

Boluntarioak

Eman izena!! 

TIPI TAPA: 2026ko irailak 27, igandea

Izena ematea: 2026ko irailaren 23ra arte

  • Ibilaldia antolatzen lagundu eta kredituak lortu: hautazko 0,5 kreditu.
  • Laguntzaren iraupena goiz osokoa izango da.

Kartela  (pdf, 1,89 Mb)