Vitoria-Gasteizko Enpresen Lasterketa

XXIV Vitoria-Gasteizko Enpresen Lasterketa

2025ko urriak 3, Irteera 18:00etan. 5 km.

Bakarrik lehenago iritsiko gara, taldean urrunago

Cartel Carrera Empresas Vitoria_Gasteiz 2026

Urriaren 3ean, 18:00etan, Enpresen Lasterketaren XXIV. edizioan parte hartzeko proposatzen dizuegu, Gasteiz, 5 km.

Ez da ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonak emakumezko, gizonezko eta misto kategoriatan osatutako taldekako proba bat baizik.

XXIV. Enpresen Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

GARRANTZITSUA: Talde espiritua bultzatzeko, talde bereko lasterkariek elkarrekin egingo dute dena, hau da, irteeratik abiatu, lasterketa egin eta helmugara iritsi.

EGUNA- ORDUA: urriak 3 larunbata, 18:00etan.

IRTEERA- HELMUGA: Andra Mari Zuriaren Plaza.

KATEGORIAK:

  •     2 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     3 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     4 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).

ARAUDIA IKUSI

IZENA EMATEKO ERA

FORMULARIO bete (HEMEN)
Zuekin kontaktuan jarriko gara.

Izena emateko epea: Irailak 27ra arte

  • EHUkirola Arabak izenemate emailak, talde bakoitzeko email bat, jasoko du.
  • Parte hartzeko kostua EHUkirola Arabak ordainduko dtu. UPV/EHUren kamiseta korporatibo bana jasoko da (dohan).

DORTSAL + KAMISETA BANAKETA

Egunak; urriak 1 eta 2 (osteguna eta ostirala)

Goizeko ordutegia: 9: 30etik 13:30etara

Lekua: Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea 2)

Arratsaldeko ordutegia: 15:30etatik 19:30etara

Lekua: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia (Luiz de Apraiz kalea 1)

SARIAK

Hauek dira garaikurra jasoko dutenak:

  • lehen 2 talde sailkatuak emakumezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 emakumez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak gizonezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 gizonez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak kategoria mistoan (2, 3 edo 4 pertsonaz osatutako talde mistoak).
  • Talde gehien aurkezten dituzten 10 enpresak.