Gu jarraitu!
Noiztik: 2015/12/17 Noiz arte: 2015/12/03
NON: Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Abandoibarra, 3, Bilbao
NOIZ: 2015eko abenduaren 17a (20:00etan).
*Gelan sartzea librea eta doakoa izango da.
Azaroaren 17an egingo dugu Gabonetako kontzertua, arratsaldeko zortzietan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurten ere Patxi García Garmilla Patxi García Garmilla izango da gurekin: Zientzia Fakultateko geologoa da, eta, era berean, musika barrokoan espezializaturiko organista aditua. Hark zuzentzen duen Aula Boreal taldeak musika barrokoa joko du; etengabe ikertzen dute kontzertu eta argitalpenetan jasota dagen musika mota horren inguruan.
Salvador de Sancho Iturmendi (ca.1687 – 1754) (*)
Antonio Vivaldi (1678 – 1741)
Domenico Bartolucci (1917 – 2013)
(*) 2012an, Andrés de Algarabel y Arroyoren musika lanari buruzko monografia argitaratu zuen UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak. Musikari horren lanen kontzertuek izugarrizko arrakasta izan dute, bereziki Sorian. Hori dela eta, haren irakasle izandako Salvador de Sancho Iturmendiren (Medinaceli, ca. 1687 – Sigüenza, 1754) ekoizpenari heltzea erabaki dugu. Ia-ia Johann Sebastian Bachen garaikide izan zen, eta XVII. mendeko espainiar estiloaren eta XVIII. mendeko europazaleagoaren arteko musika landu zuen; alabaina, Medinaceli eta Sigüenza herrietan baino ez zituen eman kontzertuak. Osasun arazoak zirela eta, ezin izan zuen musikarik eta lanik egin bere bizitzako azken hamabi urteetan, baina, hala eta guztiz ere, korurako 63 erlijio lanez osaturiko ondare bikaina utzi digu. Lan horietako asko bi korutarako eta zortzi ahotsetarako dira, eta badaude musika tresnez lagundutako ahots bakarrerako obrak ere, hala gaztelaniazkoak nola latinezkoak.