Gu jarraitu!
Noiztik: 2015/11/13 Noiz arte: 2015/11/20
ZINEBI 57
Azaroak 13-20
UPV/EHUaren laguntzarekin
UPV/EHUk modu aktiboan parte hartuko du, beste urte batez, ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdian, Arte Ederren Fakultatea eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailaren eskutik.
Ostegunean, azaroak 19, 21:30an, Bilborock Aretoan (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo), ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiaren egitarauaren baitan, ZELAKO (ZINEMA eta BELAKO) performance musikala aurkeztuko da, diziplina arteko gertakizun bat ‘zinema' eta Belako (musika taldearen izena) kontzeptuak nahasten dituena. ZINEBIren ekoizpen bat da, ‘TYF-Territorios y Fronteras. Research of Documentary Filmmaking' UPV/EHUko ikerketa proiektuaren ekimenez burutu dena, #zinergentziak15 zikloaren barruan.
Hainbat ñabardurak osatzen dute ZELAKO (ZINEMA eta BELAKO) espazio heterogeneoa, bai musikari dagokionez, baita zinemaren erreferentziei dagokienez ere: hizkuntzaren, identitatearen, bidaien, bilaketaren, gatazkaren, lanaren, galbidearen... aipamenak iradokitzen dituzte irudiek, edo musikak, edo testuak, edo denek batera. Besteak beste, Bergman-en, Jarmusch-en eta Tarr-en filmetako irudi esanguratsuak berritzen dira, musika piezak irudi horiekin lotzen dira eta etenaldiak sortzen dira, baliagarri direnak, unean-unean, fikziotik askatu eta ezezagunak diren lurralde berrietan sartzeko.
Era berean, UPV/EHUk ZINEBIren 57. edizioko beste atal batzuetan ere parte hartu du: