redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Galerna Eguna

Noiz eta non

2023/12/05, 10:30 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Galerna, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko lehenengo mailako
komunikazio ikasleok sortutako erakundea da, zehazki, Publizitate eta Harreman
Publikoak, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza graduko ikasleok sortutakoa.

Euskararen eguna oinarri hartuta, euskararen erabilera
sustatzeko xedea duen ekitaldi bat antolatu dugu EHUko Bizkaiko Campusean;
zehazki, Mikel Laboa plazan. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko
Errektoreordetzaren (Euskara Sustatu programan), EHUkultura Bizkaiaren (Unikoak
programaren barruan) eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzari
esker, abenduaren 5eko goizean hainbat jarduera antolatu ditugu.
Aurpegi ezagunak, zuzeneko musika, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa
kolektiboa, lehiaketak, zozketak, ginkana, txokolate beroa… euskal giro bikaina izango
dugu!