redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Cine Invisible Express

Noiz eta non

Noiztik: 2025/09/22 Noiz arte: 2025/09/29

Deskribapena

Zerbait esan behar diozu munduari? Pentsatu, barre egin edo begiradak aldaraziko dituen istorio bat kontatu nahi duzu? Orduan... hau da zure unea!

Irailaren 1etik 29ra arte 2025eko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita egongo da.

Ez duzu Spielberg izan behar kontzientziak mugitzeko, zure sormena, kamera (edo mugikorra!) eta garrantzia duen zerbait kontatzeko gogo handia besterik ez duzu behar!

Zergatik parte hartu?

• Zure ahotsak balio duelako.

• Besteak inspiratu, hunkitu edo hausnartu ditzakezulako.

• Film labur bat egitea dibertigarria delako, eta are gehiago taldean bada!

• Eta sariak daudelako... eta ez materialak bakarrik! (Baina hori ere bai 😎 )

Lehiaketan UPV/EHUko edozein ikaslek parte hartu ahal izango du, banaka edo taldeka, eta aurretik izena eman beharko du honako formulario honen bidez:

IZEN-EMATEAK
 

Anima zaitez, istorio handiak "grabatzeko" klik batekin hasten dira!

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/invisibleexpress