redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen OLA tailerra. Eneko Sagardoy: zinea, teatroa eta tartekoa.

Noiz eta non

2024/03/09, 09:30 - 15:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Sormen OLA

Irudia

Deskribapena

Zinea, teatroa eta tartekoa

Martxoaren 9an, larunbatean

9:30 – 15:00

Eneko Sagardoy sorkuntzan murgilduta dago buru belarri. Aktore lanetan hasi zen ETBn eta euskal teatrogintzan. Hala ere, Handia filmean egin zuen protagonistaren interpretazioak ospe handia eman zion, Goya bat irabaziz.

Geroago, itzal handiko beste filmak, serieak eta teatro-lanak etorri dira. Horrez gain, laburmetraia baten gidoia idatzi eta zuzendu du. Euskal sorkuntzaren paisaian ezinbesteko sortzailea da.

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hau Bizkaia Aretoan (UPV/EHU, Bilbao) antolatu da.

Doan UPV/EHUko ikasleentzat. Kredituak aitortuko dira.

UPV/EHUko ikasleen izen ematea: posta elektroniko bat idatzi ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidera eta adierazi izena eman nahi duzula.

Tailerra euskaraz izango da.