Cicerone bulegoa (Sarriko)
Buddy programa
2026/27 ikasturteari begira, ez da Buddy Programa deituko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean - Sarrikon.
Aurreko deialdietan parte hartu duen eta nazioarteko mugikortasun-programetan Fakultateak kudeatutako unibertsitateen esleipenerako batez besteko notari gehitzeko 0,5 puntu dituen ikasleak puntuazio hori erabili ahal izango du 2026/27 ikasturteko mugikortasun-deialdian.
Boluntariotza ESNn
Fakultateko 10 ikasle aukeratuko dira ESN European Student Network-ekin elkarlanean aritzeko.
Lankidetza honen helburua ikasle bisitariei (incoming Students) laguntzea izango da, irailean UPV/EHUn ikasten hasiko baitira.
25 orduko iraupena izango du, aurrez aurrekoa eta on-line.
ESNk ikasle bakoitzak egindako jarduerari buruz egiten duen balorazioaren arabera, ikasleak hautazko kreditu bat eta 0.5 kreditu lortzeko aukera izango du, nazioarteko mugikortasun programen esleipenean batez besteko notari gehitzeko (Fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
Cicerone Bulegoa
Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleek CICERONE BULEGOA programan parte hartu ahal izango dute. Sarrikoko Mugikortasun Bulegoan aurrez aurre egiten den programa da.
Baldintzak
2026eko irailaren 1etik 25era.
Ordutegia:
- Irailaren 1etik 4ra, egunean 2 ordu ordutegi malguan.
- Irailaren 7tik 11ra 11:00etatik 14:30etara.
- Irailaren 14tik 25era, 12:30etik 14:30etara.
Nahitaezko baldintza: B2 mailako edo goragoko ingeles-ziurtagiria izatea.
Aurreko deialdietan Buddy edo Cicerone ikasle izana baloratuko da, eta goi-mailako ikasleek izango dute lehentasuna.
Programan parte hartzen duten ikasleek honako hauek lortuko dituzte:
3 hautazko kreditu boluntariotzako edo lankidetzako jarduerengatik
0.5 kreditu, nazioarteko mugikortasun-programen esleipeneko batez besteko notari gehitzeko (Fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
150 € EHUDenda bonu batean.
Eginkizunak
- Sarrikoko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren jarduera presentziala eta laguntzakoa.
- Nazioarteko mugikortasuneko ikasleei posta elektroniko bidez eta Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan arreta ematea.
- Nazioarteko mugikortasuneko ikasleekin egiten den Welcome Day ekitaldira joatea.
- Ikasle atzerritarrei irakasgaiak aukeratzen laguntzea eta aplikazio informatikoek nola funtzionatzen duten irakastea (Gaur eta eGela).
Izen Ematea
Buddy programan edo Cicerone bulegoan parte hartzeko izena emateko inprimakia.
ESN - European Student Network
Buddy programa Sarrikoko Mugikortasun Bulegoak kudeatzen du ESNrekin (Erasmus Student Network) lankidetzan. Beraz, zuen harremanetarako datuak (izena, posta elektronikoa eta telefonoa) bidaliko dira, Buddy programa kudeatzeko soilik.
ESNren pribatutasun-politika jasotzen duen webgunea
Horrez gain, whatsapp talde bat sortu ohi dute Buddy programako ikasleekin harremana errazteko.