IWC: Student Association Network

Student Association Network

Erasmus Student Network Europako ikasle elkarte handiena da, eta 530 atal baino gehiago ditu 42 herrialdetan. EAEn, ESN Bilbon eta Donostian dago.

ESN ikasle boluntarioek osatzen dute, “Students Helping Students” lelopean. Elkartearen helburua da nazioarteko ikasleei laguntza ematea beren etxe berrian finkatzen eta egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzen.

ESNk hau guztia eskaintzen du:

  • Jarduera ludikoak eta kulturalak
  • Bidaiak eta txangoak
  • Tokiko eta nazioarteko ikasleen arteko kontaktua
  • Kulturarteko elkar ulertzea eta bizimodu berrien ikaskuntza sustatzea, jarrera ireki eta errespetutsuaren bidez

ESNk Bilbon eta Donostian antolatzen dituen jarduera guztien berri izan dezakezu Bilboko eta Donostiako ESNren Facebook eta Instagram kontuen bidez.

ESNko kideekin kontaktuan jartzeko Whatsapp taldeei, gidei eta jarduerei buruzko informazioa aurkituko duzu, bai eta elkartean boluntario gisa laguntzeko moduei buruzkoa ere.