Prestakuntza eta aholkularitza

Ikerketarekin lotutako jarduerez gain, ENEDIren helburua da sektoreko profesionalak eta teknikariak prestatzea, graduko hainbat ikastarotako irakaskuntza akademikoaren bidez (ENEDI irakaskuntza ematen du Euskal Herriko Unibertsitateko 3 campusetan), bi master, doktorego-programa bat, eta enpresa eta elkargo profesionalentzako ikastaroak. Era berean, modu aktiboan parte hartzen du mintegiak, hitzaldi-zikloak, biltzarrak eta abar antolatzen, aurrerapen zientifikoak eta teknikoak hedatzen laguntzeko.