UPV/EHUren parte-hartzea

Lankidetza esparru honen asmoa da, eraginkorki uztartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergo gaitasuna, unibertsitate eremuak eta eremu akademikoak eskaintzen duten ezagutza sortzeko ahalmena, eta garapen agentziek duten ehun ekonomikoaren ezagutza eta eskualde mailan koordinatzeko gaitasuna. Hori guztia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen eragileen arteko lankidetza eta harreman gunearen barruan.

Enpresetan garatuko den ezarpenak ondorengo hiru atal hauek edukiko ditu, erabakigarriak direnak ahultasun egoeran dauden enpresen etorkizuna bermatzeko:

  1. Marko estrategikoa definitzea.
  2. Antolaketa-egituraren definizioa edo berrantolaketa.
  3. Kudeaketa plana definitzea.

Nolanahi ere, garbi utzi behar da hiru jarduketa ildo horiek enpresa eskatzaileen behar zehatzetara egokituz garatuko direla; bereziki, krisi koiuntural larriko egoera batean dauden haientzat, eta Garaituz programan esku hartzen duten gainerako eragileek enpresa bakoitzean egin beharko duten lanarekin koordinatuta eta integratuta.

Programan parte hartuko duten UPV/EHUko estamentu eta eragile desberdinei dagokienez, funtsean, lau aktore aipatu behar dira. Alde batetik, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza, oro har programa bultzatzeko eta koordinatzeko lana bere gain hartzen duena. Bigarrenik, parte hartzen duten UPV/EHUko ikastegi nagusiak; ildo honetan, nabarmentzekoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenean jasotzen den bezala, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola dela programa garatzeko lidergoa bere gain hartzen duena, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoarekin batera. UPV/EHUren beste ikastegi batzuen lankidetza ere izango dute, hala ere: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, etab. Hirugarrenik, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen parte-hartzea aipatu behar da; diseinu, koordinazio, esku-hartze, gainbegiratze eta ebaluazio lanak egingo dituzte programan. Eta azkenik, programaren garapenean duten presentzia eta garrantziarengatik nabarmendu beharrekoak dira UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikasleak eta Gipuzkoan bizi diren UPV/EHUren beste bi campusetako UPV/EHUko ikasleak. Kolektibo honek Garaituz programaren esparruan ikasle parte-hartzaileak ETEentzako enpresa kudeaketako aholkularitza lanetan prestatzeko eta gaitzeko diseinatutako Prestakuntza Programa Osagarri batean parte hartzeko aukera izango du. Halaber, Prestakuntza Programa Osagarri horri lotutako Praktika Programa batean parte hartzeko aukera izango dute, Garaituz programan parte hartzen duten enpresei emandako aholkularitzan lankidetza lanak eginez, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek tutoretza eta gainbegiratze lanak eginda, eta parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetzan jardunez.

Garaituz programaren koordinazio taldea UPV/EHUn

  • Agustin Erkizia (Koordinatzaile nagusia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo harremanen zuzendaria).
  • Iñaki Heras (Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola).
  • Alberto Díaz de Junguitu (Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola).

Garaituz programaren esku-hartze taldea UPV/EHUn