UPV/EHUn Industria Jabetza Erregistratzeko prozedura

  1. Asmakizunaren koordinatzaileak industria-jabetza edo jabetza intelektuala erregistatzeko eskaera betetzen du, "asmakizunak erregistratzeko eskaera" izeneko dokumentuaren arabera.
  2. Asmakizunari buruzko txostena betetzen da, "Txosten Eredua" izeneko dokumentuaren arabera.
  3. Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariari eskaera bidaltzen zaio, ebaluazio batzordeak azter dezan.
  4. Dokumetuak aztertu ondoren, asmakizunaren koordinatzailearekin hitzordua jartzen da asmakizunaren patentea edo jabetza intelektuala erregistratzeko aukerei buruz hitz egiteko.
  5. Eskaera espedienteari hasiera ematen zaio, eta hartutako erabakiaren araberako izapidetza martxan jartzen da.