Ebaluazio-sistema

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

  1. Gai bat gainditzeko oinarrizkoa eta ezinbestekoa da gutxienez eskolen % 80ra joatea. Bestela esanda, ikasleek eskolen % 20ra huts egin ahal izango dute (irakasgai bakoitzak dauzkan 30etik 6ra), inongo justifikaziorik aurkeztu gabe (nahi badute, justifikatu ahal izango dute, jakina).
  2. Horiek baino eskola gehiago galduz gero, ikaslea titulaziotik kanporatua izan ahalko da.
  3. Ikasleak gehiagotan huts egiten badu, baina behar bezala justifikatzen badu, kasuan kasuko gaia eta maila egindakotzat joko zaio, non eta ez duen eskolen herena baino gehiago galdu (hau da, 10 eskola edo 15 ordu). Muga hori gaindituz gero, ikasleak errepikatu egin beharko du irakasgaia.
  4. Bai NAHITAZKOA irakasgaien kasuan eta bai HAUTAZKOen kasuan, ikasleak ikasturtean zehar nahiz tituluko maila guztiak amaitu eta gero matrikulatu ahal izango dira gainditzeke dauzkaten irakasgaietan.
  5. Tituluan izena ematean ez da inolaz ere onartuko ikasleek matrikula "nahierara" egitea, edo ikasketa plana beren gisara moldatzea (hau da, irakasgai bati behin-behinekoz edo behin betiko "uko egitea", gai bat atzeratzea inork ez daki noiz arte eta abar). Matrikula egitean ikasleak tituluaren diseinua bere horretan onartzen du, bai eta haren baldintza guztiak ere. Lehen baldintza, eta funtsezkoa, da matrikula egiteko behar diren baldintza akademiko guztiak betetzea, eta une horretan (ikasturte horretan) betetzea, zehaztuta dagoen bezala. Beste irizpide guztiak proiektuaren ezaugarri akademikoen menpe egongo dira.
  6. Ikasturtearen hasieran irakasleek irakasgaiaren programa aurkeztuko diete ikasleei eta eskola teorikoak osatzeko lanen bat edo jardueraren bat egiteko aukera planteatuko diete. Irakasleei baino ez dagokie lana egiteko modua eta entregatzeko epea zehaztea. Halaber, irakasleek dute lanak jasotzeko erantzukizun zuzena.