destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects

destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos

Berriak

ENLIGHT IMPACT AWARDS

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/12

Lankide agurgarriok:

2023ko ENLIGHT Impact Awards deialdiaren arrakastari begira, aurtengo bigarren deialdia abian jarri da aliantzan.

Ikerkuntzan inpaktu-printzipioetan oinarritutako kultura sustatzeko ekimenetako bat den aldetik, deialdi honen bidez printzipio horiek ikerketa-jardueran ezartzea eta gizarte-inpaktua antzematea da helburu.

Saria lortzen duten ekimenak aliantza osoan ezagutaraziko dira, inpaktu-enbaxadoreen sareko kideak bihurtuko dira eta inpaktu-ekitaldi batera joateko laguntzak eskuratzeko aukera izango dute.

Proposamen honen garrantzi handikoa dela eta, ekimen honetan parte hartzera eta/edo zuen inguruan segidan agertzen den informazioa zabaltzera gonbidatzen zaituztegu.


Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es