destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects

destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos

Berriak

ERASMUS + COOPERATION PARTNERSHIPS - INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/12

ERAMUS+-ek limitatu egingo ditu hamarrera erakunde bakoitzeko agentzia nazionaleei aurkeztutako eskaerak, bai koordinatzaile, bai bazkide gisa joan.  

Egoera honen aurrean, Ikerketako Errektoreordetzak erabaki du hamar eskaeren aurretiko hautaketa bat egitea urtarrilaren 22a baino lehen jasotzen diren interes-adierazpen guztien artean. Horretarako, interes-adierazpen bakoitzeko eskaera-eredu bat bidali beharko da, hurrengo helbide elektronikora: eider.egurbide@ehu.eus 

Gehieneko kopuru horrek hurrengo eremu guztietan aurkeztutako eskabide guztiak hartuko ditu kontuan, honako deialdi hauetan: 

  • Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gazteriaren arloetako elkarteak, eremu horietan erakunde aktiboek aurkeztuak, Europako GKEak izan ezik. 
    • KA220-SCH 
    • KA220-ADU 
    • KA220-VET 
    • KA220-YOU 
  • Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gazteriaren arloetako elkarteak, Europako GKEak aurkeztuak. 
    • ERASMUS-2024-PCOOP-ENGO 
  • Kirolaren arloko elkarteak. 
    • ERASMUS-SPORT-2024-SCP 

Lehenengo hautaketaren ebazpena urtarrilaren 29a baino lehen jakinaraziko da. Ahalik eta sail gehien aurkeztea lehenetsiko da, beraz gomendagarria da sail bakoitzak lehentasun-orden bat adieraztea eskabide bat baino gehiago aurkeztekotan. 


Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es