Euskararen astea (2021)

Euskara buruan ibili munduan

Euskara buruan ibili munduan

Irudia
2021eko azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte

Abenduaren 3a dugu Euskararen Nazioarteko Eguna; aurten ostiral batean suertatu zaigunez, aste osoa hartuko dugu UPV/EHUn euskararen astea ospatzeko. Euskara lanerako nola gozatzeko, hiru Campusetan banatuko den aurtengo egitarauak euskararekin ditugun aukera ugariak frogatuko digu.

Hemen ikusi ahalko dituzu egunean eguneko ekimenak, eta baita ere, Campus bakoitzean prestatu diren ekimenen egitaraua.

Etorri UPV/EHUko euskararen astea ospatzera!!!!! 

Abenduak 3

Abenduak 3

08:45 Kalejira, trikitilariekin. Laboa plazatik abiatu eta campusean zehar.
9:00-11:00 Donostian diana txistua eta danborilarekin (campusean zehar ibiliko dira, klaseak oztopatu gabe, baina jakin araziaz gaur eskararen eguna dela)
9.00etatik aurrera Donostiako campuseko tabernetan (Barriola, HEFA1 eta Psikologia, HEFA2, Ekonomia eta Enpresa, Informatika, Kimika) txokolatea emango da (eskaera amaitu arte) “Goxatu euskara”. Campuseko Ikasle kontseilua eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotze Errektoreordetzaren eskutik"
09:00-13:30 Bilboko Hezkuntza Fakultatean:
  • Ginkana (Fakultateko espazio desberdinetan zehar egiteko)
  • Euskaraokea (Gimnasio txikian)
  • Herri kirolak: sokatira, txingak, saku karrera eta txokor batzea (Eguraldi onarekin Fakultate kanpoan egiteko eta bestela gimnasio handian)
  • Murala (nahi duenak idazteko edo marrazteko aukera eskaini nahi da)
  • Bingo musikala (Eguraldi onarekin fakultate kanpoan egiteko eta bestela gimnasioan)
  • Giroa alaitzeko abeslariak
10:00-12:00 Arabako campusean, txokolatea bizkotxoarekin campuseko Pabilioiko jantokian banatuko da. Etorri dastatzera!
10:00 Arabako Ingeniaritza Eskolako kafetegian “Euskaraz Irakurri” txokoaren aurkezpena. Txoko honetan euskaraz idatzitako aldizkari eta egunkariak jarriko ditugu, guztiok irakur ditzagun: Alea, Berria, Elhuyar, Ekaia, Gaztezulo…
10:00 Irrati maratoia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
11:00 Kimiketako Fakultatean "Terminologia akademikoaren kontsultarako sare-baliabideak” hitzaldia
11:00-13:00 Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egitaraua prestatu dute. Hitzaldiak:
  • Euskararen egoera UPV/EHUn eta euskararen diagnostikoa
    Unai Tamayo Orbegozo, Sarrikoko Euskara Dekanordea
  • Euskarak enpresa eta erakundeen munduan duen rola 
    Asier Vallejo - Ekonomialarien elkargoa
  • Euskarak kirol munduan duen rola
    Mahai inguruaren gidaritza:  Ander Anakabe. Berbaizu. Sarrikoko ikasle ohia.
    Danel Elezkano – Pilota profesionala eta Sarrikoko ikasle ohia
    Garazi Murua – 1go mailako Futbolari profesionala (Atlhetic Club) eko jokalia eta Sarrikoko ikasle ohia
    Sheila Elorza – 1go mailako Futbolari profesionala (Eibar S.D) eta Sarrikoko ikasle ohia
Abestia: ikusi mendizaleak (txistua) menditik enpresa familiarrera ibilbidea.
Ikusi mendizaleak abestiaren sortzailea. Sabin Lopez de Gereño.
11:30 – 13:30 Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egitaraua prestatu dute. Tailerrak:
  • A TAILERRA La Basu (Euskal Rap saio interaktiboa)
  • B TAILERRA Txalaparta
11:30 Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan mus txapelketa. Ekitaldiari hasiera emateko, eskolako ikasle batek bertso bat botako du.
11:30-12:00 Donostiako Barriolako auditorioan, Xabier Garmendia irakaslearen eskutik "Software librea eta euskara" gaiari buruzko hitzaldia. Informatikako fakultateak antolatuta.
12:00-13:00 Donostiako Barriolako Auditorioan, “Euskara eta Pandemia” gaiarekin Ikus-entzunezko lehiaketaren sari banaketa informatikako fakultateak antolatuta.
12:00
1. txanda
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak antolatuta, mus txapelketa egingo da. Fakultatean musika euskalduna entzungo da, eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean euskararen erabilera eta euskararen erabilerako baliabideak/tresnak azaltzen dituen poster erakusketa egingo da.
 13:00
2. txanda
13:00 Donostian Bagerak, Txillardegi aretoan, bere erakusketaren berri emango du. Umorea eta kritika erabiliz euskararen gaineko diskurtsoen inguruen gogoeta eragingodiguna.
13:00 Leioan kalejira trikitilariekin. Laboa plazatik abiatu eta campusean zehar.
14:00 Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan txapelketetako sari banaketa, “Egunean Behin” taldean, astelehenetik ostiralera parte hartzen dutenen artean 5 menu zozketatuko dira.
17:30 Donostian HEFAren aurrealdean 'Araxes' deituriko herri kirol taldearen eskutik konbinada (lokotxak, txingak, zakua eta korrika) eta soka-tira exibizio eta publikoarekin interaktuatuko duen saio bat egingo da.
17:00-19:00 “Zergatik ikasten dut euskaraz?” Medikuntzako Fakultatean euskararen garrantzia osasun arretan zenbait eragileren ikuspuntua eta arlo desberdinetan aztertutako mahai-inguruaren grabazioa:  medikuntzan, erizaintzan, fisioterapian, odontologian.
19:00 Bertso saioa, Medikuntza Fakultatean Josu Ibargurenekin (medikuntzako ikaslea)
19:00 "Txori kantazale. Leteren ildoan”. Bilboko Bizkaia Aretoan
Hitzez hornitutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun batt.
Egunean zehar Letren Fakultatean proposamen parte-hartzailea egongo da: panelak jarriko dira fakultateko hall-ean, eta panel horientan euskararen inguruko galdera borobil bat egingo da; edonork idatzi ahal izango du bere erantzuna bertan

Aste osoan zehar

Bilboko Ingeniaritza Eskolan txapak eta pegatinak egin eta banatuko dira nahiduten guztien artean.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Literatur txokoa: Txantiloi bat zabaldu da eskolan bakoitzak bere liburu kuttunaren inguruan nahi duena adierazteko, esaldi bat, irudi bat…aste osoan zehar erakusgai egongo da.

 

EUSKARAREN-ASTEA-2021-Bideoa