LIMES 23

Politika

Irudia

Egilea: Aristoteles
Itzultzailea: Iñaki Usabiaga Sukia
Sarreragilea: Iñaki Usabiaga Sukia
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Artea eta Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia, Politika
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9082-475-7
Urtea: 2016
Orrialdeak: 666
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 28,00 € (BEZ barne)

 

Aristoteles, grekoz Άριστοτέλης, K.a. 384tik 322ra bizi izan zen. Platonen ikasle eta Mazedoniako Alexandro Handiaren irakasle izateaz gainera, esperientzia baliatuz, bere garaiko munduaren eta gizartearen azterketa zehatz eta zientifikoa egin zigun arlo guztietan, nola naturarenean hala psikologian, filosofian, artean eta politikan, egungo egunera arte iraun duten sistematizazio harmoniatsuak eskainiz.

Horietako bat dugu hemen, lehen aldiz, euskarara itzultzen dugun Politika. Hiriaren edo gizartearen antolakuntzari buruzko 8 liburu dira: gr. Πολιτικά βιβλία. Mendeak igaro diren arren, inoizko egunean ez dute egungotasunik galdu. Oraindaino bederen, inoiz ez baitio gizakiak gizaki izateari utzi. Gizakia berez da gizartekoi. Filosofoak dioen bezala, gizakia izatez da bizidun hiritar: άνθρωπος φύσει πολιτικόν ζώον (Pol. 1253 a, 2-3).

Hiri gabe dena, edo gizagaixo, edota gizakia baino indartsuago da. Homerok gaitzesten duen hura bezala: ez senide, ez lege, ez sendi. Berez h orrela dena gerrazale ere bai baita. Jokoz kanpo dagoen fitxa bat bezala da (Pol. 1253 a, 3-7).

Naturak ezer ez du egiten alferrik: gizakia da bizidunen artean hitza duen bakarra: oudèn mátēn hē phýsis poieî, lógon dè mónon ánthrōpos ékhei tôn zō (i)ōn (Pol. 1253 a, 9-10).