Aurkezpena

EUSKOBAROMETROA Francisco J. Llerak, Politika eta Administrazio Zientziako katedraduna, zuzentzen duen UPV/EHU-ko ikerketa-taldea da. Berarekin elkarlanean honako irakasle eta ikerlari hauek ari dira: Eider Alkorta, Juan Luis Arriaga, Alberto de la Peña, Arantxa Elizondo, Jonatan García, Yosune Iraola, Patxi Juaristi, Rafael Leonisio, José Manuel León, Eva Martínez, José Manuel Mata, Juan Luis Mokoroa, Carmelo Moreno, Ainhoa Novo, Alfredo Retortillo, Pablo San Martín, Beatriz Santisteban eta Raquel Sanz.

70. hamarkadatik bildutako ikerketa esperientzia aprobetxatuz Euskobarometroa egitasmoa 1995ean sortu zen.  Proiektu honen lehentasunezko helburuari, euskal portaera eta iritzi publikoaren azterketari, erakundeen zein politika publikoen ebaluazioa gehitu zaio.

Euskobarometroa, egindako ikerketa ugariek eta etengabe ekoiztu diren iritzi barometroek izan duten oihartzunak erakutsi bezala, oso emankorra izan da. Euskobarometro ikerketa-taldea kalitate zientifiko handia duen taldea da. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak ebaluatutako Euskal Unibertsitate Sistemako 200 ikerketa-taldeen artean lehenengotariko postuan kokatzen da, eta Gizarte Zientzien alorreko taldeen artean, lehen posizioan.


EUSKOBAROMETROA IKERKETA-TALDEAREN OINARRIZKO DATU BATZUK

1. IKERKETA-LERROAK
Ekintza politikoaren azterketarako goi mailako errendimendu taldeak
hasitako ibilbidea jarraitu nahi du Euskobarometroa taldeak; aldaketa une honetan  antolakuntza birdefinitzeaz gain, UPV/EHU-ko Politika eta Administrazio Zientzia saileko ikerlarien ibilbideak eta ikerketa-lerroak hobeto koordinatu nahi ditu. Horretarako aintzat hartuko ditu orain arte lortu den esperientzia zabala eta arlo askotan egin diren ikerketak, hala nola: portaera, kultura eta sozializazio politikoetan, lidergoan, gizarte-kapitalean, alderdi politikoetan, talde identitateetan, bortxa politikoan eta biktimizazioan, genero politiketan, hizkuntza politiketan, deszentralizazioan edo errendimendu instituzionalean eta politika publikoen ebaluazioan.
Era berean, maila desberdinetako ikerketa-egitasmo koordinatuetan parte hartzeko helburuarekin, denboran zehar estatuan zein nazioartean bildu diren datuak aztertu nahi dira ikuspuntu konparatibo baten arabera (hiru milioi datu baino gehiago daude gure datu-basean). Bide horretatik gure taldeak dituen gaitasun metodologiko, kualitatibo eta kuantitatiboari bultzada berritzailea emateko asmotan, arreta berezia jarri nahi dugu gure sistema politikoan eragiten duten faktoreetan.

2.- IKERKETA-TALDEA
Euskobarometroa taldearen historian 20 ikerlarik  parte hartu dute, gaur, berriz, 16 lagunek dihardute bertan. Taldeko 10 doktoreetatik 7k talde proiektuetan lortu dute doktoregoa, beste 8 lagun doktorego lanetan ari dira egitasmoari loturik.  Euskobarometroko bi ikerlari UPV-EHUtik kanpo garatzen ari dira ibilbide profesionala: bat Leedseko Unibertsitatean (EB) ikerlari gisa, bestea Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean (ESP) katedradun.
3.- ARGITALPENAK (2000-2007)
Epe honetan 150 lanetik gora argitaratu dira, honela banaturik: 30 liburu baino gehiago, 70 liburu-atal baino gehiago, 50 aldizkari-artikulu baino gehiago, reviewsak, argitalpen elektronikoak eta dibulgazio artikuluez gain.


4.- FINANTZIAZIOA (2000-2007)
2000. urtetik Euskobarometroa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren "goi mailako errendimendu taldea" edo "sendotutako taldea" izendapenari dagokion finantziazioa jasotzen du. Bitarte horretan 9 ikerketa proiektu lehiakor lortu ditu eta estatu mailako zein nazioarteko beste 3 ikerketa proiektuetan parte hartu du. Ikerketa-taldeak zuzendu dituen proiektuetatik 3 euskal unibertsitateetako sistematik kanpokoak izan dira (hauek finantziazio publikoko 609.000 euroetatik 268.000 euro ekarri dituzte). Momentu honetan, gure ikerketa-taldeak, hiru azpiproiektu dituen estatu mailako ikerketa-egitasmo koordinatu bat zuzentzen du, 10 unibertsitateetako 48 ikerlari zuzenduz; era berean Europako 6 unibertsitateetako goi mailako 22 ikerlarirekin batera VII programa markoari eskatutako ikerketa-egitasmo batean parte hartzen ari da.

Horretaz gain ikerketa-taldeko kideek, OTRIren edo EUSKOIKERren bidez, milioi bat euroko balioa duten berrogei aholkularitza hitzarmen sinatu dituzte hainbat entitate publikorekin zein pribaturekin.

Ezin ahaztu berriz, hedabideetan inpaktu handia duen sei hilabetez behin betetzen den iritzi barometroaren aurkezpena, ezta  Santiago eta  Granadako unibertsitateekin eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin elkarlanean   burutzen den Autonomia-Erkidegoen Politika Behatokia (www.opa151.com)

5.- DOKTOREEN FORMAKUNTZA
Une honetan ikerketa-taldeko doktoreek ikerketa gaitasuna onartuta duten eta erregistratuta dauden hamalau doktorego tesi zuzentzen ari dira. 2000 urtetik  hiru tesi defendatu dira eta laugarren bat defentsarako prest dago. Horrez gain ikerketa-taldeko beste sei kidek berauen ikerketa tesien garapena fase desberdinetan dituzte. Urte hauetan sei bekadun  izan ditugu doktorego aurreko programetan, bi ikertzaile kontratudun eta doktorego ondoko bekadun bat. Momentu honetan ikerlari kontratudun eta doktorego aurreko bekadun bana ditugu.

6.- EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA.

Azken zazpi urteetan estatuko administrazio zentralerako, hainbat autonomia-erkidegoetarako eta entitate pribatuetarako egindako aholkularitza kontratuek, berrogeitik gora, gure ezagutzaren transferentzia ahalmena  agerian uzten dute.