ARABAKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZA, ENPLEGAGARRITASUN ETA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Zuzendariak Campuseko errektoreordeari lagunduko dio UPV/EHUk Campus horretan inguru sozioekonomikoko erakunde publiko zein pribatuekin dituen harremanak bultzatzen eta garatzen; era berean, unibertsitate-enpresa lankidetza programak sustatuko ditu eta, oro har, campusean jakintza transferitzeko, enplegua sustatzeko eta baliabideak eskuratzeko jardueretan lagunduko du.
b) Ikasleen eta Partaidetzarako errektoreordearekin lankidetzan arituko da ekintzailetzaren kultura sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak antolatzen eta egiten.
c) Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearekin lankidetzan arituko da campusean eta Arabako lurralde historikoan bertako erakundeekin elkarlanean antolatzen diren jakintza transferitzeko jarduerak bultzatzen eta garatzen.
d) Ikerketa jarduerari lotutako zeharkako prestakuntza jarduerak bultzatu eta antolatuko ditu Arabako Campusean, Ikerketa errektoreordearekin elkarlanean.
e) Horrez gain, Campuseko errektoreordearen laguntzaile gisa jardungo du, eta parte har dezan eskatzen dioten gai guztietan lagunduko du eta lankidetzan arituko da.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
% 67
ORDAINSARI OSAGARRIA:
2