Funciones Coordinación de asesoramiento educativo gipuzkoa

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO HEZKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN KOORDINAZIOA

EGINKIZUNAK

a) Unibertsitateko irakasleek prestakuntzaren arloan dituzten eskariak eta premiak identifikatzea, campusaren eremuan.
b) Campusaren ikuspegitik begiratuta, unibertsitatearen eta euskal gizartearen premiei eta iritziei erantzuna ematea, HELAZekin zerikusia daukaten gaietan.
c) HELAZeko zuzendaritza-taldeko gainontzeko kideekin lankidetzan aritzea programa berriak eratzeko zerbitzuak esleituta dituen eskumenen babesean.
d) Campusean HELAZek esleituta dituen programen ardura hartzea.
e) HELAZen programak campuseko beharrizan eta aukerei egokitzea.
f) Campuseko beste arduradun batzuekin izan beharreko koordinazioa zaintzea: errektoreordearekin, campuseko arduradunarekin, sailetako arduradunekin eta abarrekin.
g) Egoki iritziz gero, prestakuntzaren arloko jarduerak bultzatzea, gero beste bi campusetan ere ezarri ahal izango direnak.
h) Irakaskuntza berritzeko ekimen berriak ezartzeko aukerak aztertzea, batez ere kasuan kasuko campusean.
i) Zuzendaritzakoei laguntza ematea urteko jardueren txostena egiteko.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA

3