Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea

Montse Maritxalar Anglada -

Curriculum vitae

Harremanetarako:

Idazkaria:

Arantxa Muñoz

Kokapena:

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Julianategi)

Posta helbidea:
Arriola Pasealekua, 2
20018 Donostia (Gipuzkoa)

 

Eskuduntzak

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordeak graduondokoaren titulu ofizialen eta berezko tituluen irakaskuntza eta ikasketa-planak egiaztatzeko eta baimentzeko ardura bere gain hartuko du, baita titulazioak Unibertsitate, Titulu eta Zentroen Erregistroan (RUTC) inskribatzeko erantzukizuna ere. Haren zuzendaritzapean titulazioen jarraipena egingo da eta, titulu ofizialen kasuan, enplegagarritasunaren, nazioartekotzearen eta irakaskuntza-berrikuntzaren bektoreetan titulazioak hobetzea sustatuko da, beste errektoreordetza batzuekin elkarlanean.

Halaber, unibertsitate espezializazioa, unibertsitate hedakuntza diploma eta gradua zein graduondokoarekin lotutako aditu tituluen irakaskuntza eta ikasketa-planak baimentzearen ardura izango du, bai eta etengabeko prestakuntzako beste ikastaro batzuk ere, hala nola, esperientzia-gelak edo bestelako ikastaro ez iraunkorrak, hots, ikastaro osagarriak.

Aipatutako irakaskuntza eta ikasketa-planak kudeatzea ere errektoreordetza honen eskumena izango da, beste arlo batzuei berariaz esleitutako irakaskuntza izan ezik, bai eta dagozkion kudeaketa-araudiak onartzea ere, bai aipatutako ikasketetan, bai doktorego-ikasketetan. Era berean, irakaskuntza horiekin zerikusia duten araudietan eskatu edo aurreikusten diren jarduera guztiak zainduko ditu, dela erakunde edo administrazioen aurrean, dela hirugarren interesdunen eskaeren aurrean.

Azkenik, erakunde publikoekiko, pribatuekiko eta elkargo profesionalekiko harremana sustatuko du, etengabeko prestakuntza-beharrak detektatzeko eta horiei erantzun ahal izateko, online irakaskuntza eta eCampusaren garapena eta eguneratzea bultzatuz.