Funciones Dirección ética universitaria en investigación y docencia

IKERKUNTZAKO ETA IRAKASKUNTZAKO UNIBERTSITATE ETIKAREN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

Zuzendariak Ikerkuntzaren arloko errektoreodearen eskuordetzea jasotzen du, honako hauek ziurta ditzan:
a)  Ikerkuntzaren eta Irakaskuntzaren etikarako batzordea (IIEB) eta dagozkion batzordeak martxan jarri direla.
b) Helburu horretarako egokia dela aipatutako helburuak lortzeko diseinaturiko egitura.
c) Behin martxan jarri ondoren IIEBk bere eginkizunak ongi betetzen dituela, UPV/EHUren ikerketa eta irakaskuntza-proiektuak zeintzuk diren kontuan izanik.
Planteamendu horren arabera, eginkizun hauek lituzke:
a) IIEBko kide guztiak, aholkularitzakoak eta IIEBkoak, behin izendatu ondoren, horiei dei egitea, antolakuntzari, beren eginkizunei eta barne-funtzionamendurako arautegien prestakuntzari buruz jarduteko.
b) IIEBko teknikarien lan egokia sustatu eta ziurtatzea.
c) Ikerkuntzaren arloko errektoreordea ordezkatzea; IIEBren helburuak lortzeko beharrezkoak eta onuragarriak diren harremanak ezartzea unibertsitateko egiturekin (Prebentzio Zerbitzua, Animaliategia eta Datuak Babesteko Zerbitzua) eta unibertsitateaz kanpokoekin (diputazioak, kontseilaritzak, ministerioak eta abar).
d) IIEBren, Aholkularitza Batzordearen eta hiru batzorde ebaluatzaileen eginkizun guztiak ikuskatu eta ongi betetzen laguntzea, ikerketa eta irakaskuntza-proiektuen inguruko irizpenei eta Ikerkuntzaren alderdi etiko, juridiko eta metodologikoen inguruko beharrezko prestakuntza eta eguneratzeari dagokionean.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA

3