"Lurraren bidean" dokumentalaren aurkezpena Europako Geoparkeen astearen barruan

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/16

"Europako Geoparkeen Astea 2018" ekitaldien barruan, maiatzaren 31an "Lurraren bidean" dokumentalaren aurkezpen eta emanaldia izango da Itziarko (Deba) Burugorri Elkartean, arratseko 19.00etan. Aurkezpen eta solasaldian Arturo Apraiz EHUko geologia irakasle eta dokumentalaren zuzendari zientifikoetako batek parte hartuko du.