Lurrikarak - Informazio sismikoa
Geografia Institutu Nazionalaren Informazio Sismikoko Zerbitzua
Geografia Institutu Nazionalak, beste zeregin batzuen artean, estatuan gertaturiko mugimendu sismikoak eta haiek kostaldean izan ditzaketen eraginak detektatzeko eta jakinarazteko sistemak antolatu eta kudeatu behar ditu, eta, horrez gain, sismikotasunari buruzko lanak eta azterketak egin eta araudi sismoerresistentea koordinatu behar du.
Webgunean, estatuan (3, 10 eta 30 eguneko tarteetan) eta mundu osoan gertaturiko lurrikaren mapa bikain bat kontsulta daiteke. Lurrikara bakoitzari buruzko informazio xehatua ematen da: kokalekua, eguna eta ordua, sakonera, intentsitatea eta magnitudea.
Mundu mailako lurrikaren erregistroa
Zeinek esan zuen lurra bizirik ez dagoela?
2001-2015 artean gertatutako lurrikarak ikusteko animazio ikusgarria.