SALIDAS-PROFESIONALES-Relacion

Zer-nolako irteera profesionalak ditut?

Geologiaren eta bere aplikazio praktikoen dibertsifikazio maila oso handia da. Hauek dira enplegu-sektore nagusiak Geologiako profesionalentzat:

Baliabide naturalak

Irudia
  • Energia. Energia berriztagarriekin (geotermikoa, hidroelektrikoa, marea-energia, eolikoa) eta berriztaezinekin (nuklearra, termikoa, hidrokarburoak) lotutako industriak.
  • Mineral eta metal estrategikoak. Industria teknologikoek (telefonia, motor elektrikoak, eguzki-panelak, aerosorgailuak) behar handiak dituzte metal eta mineral berezietan. Beste horrenbeste esan daiteke nekazaritzaz.
  • Arroka industrialak. Azpiegitura handien eta eraikinen eraikuntzak era guztietako arroka (harea, kareharria, arbela, marmola, granitoa) kantitate izugarria erauztea eskatzen du.
  • Ura (Hidrogeologia). Akuiferoen esplorazioa eta lokalizazioa. Lurpeko uren kudeaketa jasangarria eta kutsaduraren aurreko babesa.

Eraikuntza

  • Obra publikoa eta azpiegiturak. Diseinu eta eraikuntza efizienteak (tunelak, errepideak, trenbideak, urtegiak, portuak) oinarri geologiko zorrotza du.
  • Obra zibila. Eraikinen eraikuntzarako azterlan geoteknikoak.

Ingurumena

  • Hondakin erradioaktiboak biltegiratzea eta hirihondakin solidoentzako zabortegiak kokatzea.
  • Lurraldearen planifikazioa eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanak.
  • Lurzoru kutsatuak eta eremu degradatuak.
  • Airearen kalitatea.
  • Ingurumen-kudeaketa herri-administrazio guztietan.

Arrisku geologikoak

  • Arrisku geologikoen aurreko babesa (lurrikarak, bolkanak, uholdeak, tsunamiak eta lur-irristadurak).

Klima-aldaketa

  • Lurrak iraganean izandako klima aldaketak aztertzea, etorkizunean izan daitezkeen aldaketen kudeaketan aplikatzeko.
  • CO2-atxikitzea eta biltegiratze geologikoa.

Planeta-esplorazioa

  • Programa espazialetan funtsezkoak dira irizpide geologikoak lantzea.
  • Astronautak eta ikertzaileak prestatzea Lurretik hurbilen dauden planetak esploratzeko.
  • Planeta, meteorito eta kometen azterketa geologikoak.

Ikerketa, hezkuntza eta dibulgazioa

  • Ikerketa, Unibertsitatean eta Zentro Teknologikoetan.
  • Hezkuntza, maila guztietan, hezkuntza ertaina eta goi-mailakoan bereziki.
  • Komunikazio-dibulgazio zientifikoa (hainbat mailatako gobernuak, museoak).

Natura eta kultura ondarea

  • Monumentuen kontserbazioa eta zaharberritzea.
  • Geologia eta meatzaritza ondarea babestea.
  • Ondare naturalaren eta paisaiaren kontserbazioa eta kudeaketa.