QUE-ES-LA-GEOLOGIA

Zer da Geologia?

Irudia
Costa de Zumaia

Geologia Lurraren konposizioa, egitura, dinamika eta historia aztertzen dituen zientzia da. Baliabide naturalak (energia, mineralak, ura…) eta lurrazalean, eta beraz ingurumenean, eragin zuzena duten prozesuak ere Geologiaren aztergaiak dira.

Geologia ez da soilik arrokak, mineralak, fosilak edo paisaiak behatzea, ezta hondamendi natural handiak aztertzea ere. Hori baino askoz gehiago da Geologia.

Geologia funtsezkoa da gizartearen beharrizanei erantzuteko. Eragin zuzena eta erabatekoa du gure bizitzetan.

Gure gizarteak aurrekaririk gabeko erronkei egin behar die aurre gaur egun. Gure planetan etengabekoa da biztanleriaren hazkundea eta baita ongizatea hobetzeko nahia ere. Ezinbestekoa da planetaren beharrei erantzutea, jasangarritasuna ahaztu gabe.

Helburu hori betetzeko modu bakarra da lanindar kualifikatua izatea, prestakuntza sendodun geologo profesionalez osatua eta Gizadiaren beharren aurrean gure planetak eskaini ditzakeen erantzunak kudeatzeko prestatua.

Geologiaren profesionalak behar ditugu.