Zer lan etorkizun eskaintzen du?

PERSPECTIVAS-PROFESIONALES

Zer lan etorkizun eskaintzen dit?

Gure gizarteak Geologiako profesionalen kopurua nabarmenki handitzeko eskaera izango du epe laburrean. Egoera honen arrazoiak askotarikoak dira: herrialde garatuen garapen ekonomikoa, berauen energia eta lehengai beharrizana, eta, batez ere, gaurregun lanean ari diren Geologiako profesionalen erretiroa.

Goi mailako hezkuntzasistemaren gaur eguneko prestakuntza-gaitasuna ez da nahikoa izango eskaerari erantzuteko. Ondorioz, Geologiako profesionalak bereziki balioetsiak izango dira eta, enpresetan eta administrazioetan eskaera handituz joango denez, lanaukera ugari izango dituzte geologoek.

Hona hemen kontuan hartu beharreko datu batzuk: 

  • AEBek 185.000 geologo berri beharko dituzte hurrengo urteetan, eta unibertsitate-sistema amerikarrak soilik 50.000 prestatu ahal izango ditu.
  • Sektore energetikoko geologoen urteko soldata 100.000 € (esperientziarik gabeko profesionalak) eta 230.000 € (25 urtetik gorako esperientzia dutenak) artekoa da.
  • Aurreikuspenen arabera, Europako iparraldeko eta erdialdeko herrialdeetan, kolapsatu egingo da geologoen lan-merkatua, gradudunak prestatzeko duten ahalmen txikia eta merkatuaren eskaera handia direla eta.
  • Latinoamerikan, geologo lanbidea da eskaera handienetarikoa duena, eta hobekien ordainduenetarikoa, ingeniari, mediku eta ekonomistek baino soldata altuagoa baitute.
  • Energia berriztagarrien hazkundeak geologo kualifikatuen eskaera handitzea eragiten ari da munduko potentzia nagusietan (AEB, Txina, Kanada, Australia…).
  • Orain arte Ilargian egon den zientzialari bakarra geologoa da: Harrison Schmitt doktorea.