Eduki publikatzailea

El Caramboloko altxorraren misterioa argitzen lagundu dute UPV/EHUko geologo batzuek

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/27

UPV/EHUko Geokronologia eta Geokimika Isotopikoaren Zerbitzuaren  laborategia punta-puntakoa da nazioartean, ikerketa arkeologikoetarako  berun-analisi isotopikoak egiten baititu lagina ahalik eta gutxien  hondatzeko teknikak erabiliz. Laborategian lortutako datuei esker,  Huelvako Unibertsitateko eta Sevillako Arkeologia Museoko ikertzaileek  El Caramboloko altxorraren urrearen jatorria zein den jakin ahal izan  dute: El Carambolotik 2 km-ra besterik ez dagoen hobi mineral bat.