Begirada basatia: clown inprobisazio tailerra

Irudia

Clown kodea ikasten hasi, edo ikasia izanda, sakondu eta norberaren komikotasuna bilatzeko bidaian lagundu nahi gaituenarentzat Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta (unea) Unibertsitateko Eszena Arteak Elkarteak batera proposatzen dugun tailerra da hau.

Tailer honen helburu nagusia ondo pasatzea da, gure entzutea hobetuz eta inprobisatzeko orduan baliabide gehiagotaz baliatzen garelarik. Bidai honetarako beharrezkoa da norberaz barre egiteko borondatea eta gure ohiko espantu batzuekin (tikak, obsesioak, maniak, desioak, beldurrak…) umorea egitea.

Irakaslea: Virginia Imaz Quijera. 1988an clown antzerki ikuskizunak eta ahozko narrazioan antzerkian espezializatutako Oihulari Klown konpainia sortu zuen. Geroztik clown prestakuntza tailerrak ematen ditu norberaren komikotasuna aldizka bilatuz. Nazioarteko aintzatespeneko maskara antzerkiko 40 pedagogo baino gehiagorekin ikasi du, nahiz eta ikasitakoa bereziki Bataclown antzerki konpainia frantsesari zor diola sentitzen duen.

Ordutegia: astelehenak 15:30etatik 18:30etara
Egutegia: 2022ko otsailaren 7tik maiatzaren 10era
Ordu kopurua: 30 ordu
Izena emateko araudia
Izena emateko epea: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra
Prezioa: 65 euro. UPV/EHUko ikasleek eta (unea)ko bazkideek 30 euro.
Hizkuntza: Gaztelania eta nahi dutenentzat euskaraz inprobisatzeko aukera bai beroketa jokoetan baita clown inprobisazioetan ere.  
Irakaskuntza modua: presentziala
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroaren 85%-ko bertaratzea bete behar da.

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus