Paperetik gorputzera eta gorputzetik paperera

Paperetik gorputzera eta gorputzetik paperera

Sormen idazketa ikastaroa

Noiz hasten da idazketa prozesua, noiz amaitzen da? Zein unetan hasten da testu bat gure buruetan eta gorputzetan forma hartzen? Testua paperean jaso aurretik eta ondoren dagoen idazketa esperimentatuko dugu ikastaro trinko honetan: paperean idaztera jarri aurretik testu horren oinarrian dagoena jolas performatiboen bitartez arakatuko dugu, idazten jarri aurreko idazketa landuz; ondoren, idatzitako testuak paperetik haratago hartu dezakeen bidea esperimentatuko dugu, besteak beste, ahotsa eta poesia bisualari loturiko ariketen bitartez.

Ikastaroaren gidaria: Oier Guillan. Donostiako periferian jaioa, txikitatik Oreretari atxikia bizi izan den arren. Idazlea, kazetaria, antzerkigilea. Mikelazulo kultur elkartean hasi zuen sormen-lanei loturiko bidea. Literaturan poesia, antzerki eta narrazioa idatzi du; Eskuen sustraiak, Herio heroi/Arra. Arraroa, Hura ez da lekua, Elkartasun basatia, Mr. Señora, Zauri Bolodia eta VHS ditu azken lanak. Antzerkigintzan aktore, zuzendari eta idazle gisa egin du lan. 2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, bertako lagunekin taularatu ditu Zanbuia!, Miss Karaoke, Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi eta Salto bezalako lanak. L'Alakran, Beheko Larraine, Kamikaz, Dejabu, Anakrusa, Rouge Elea taldeen kolaboratzailea izan da, Gabrielen lekua (2013) eta Nola belztu behar zuria (2014) proiektuetan parte-hartzailea.

 

Irudia

Egutegia: 2021eko abenduaren 13a eta 20a, 2022ko urtarrilaren 17a eta 24a
Ordutegia: 16:00-19:00
Ordu kopurua: 12 ordu
Modalitatea: presentziala
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: Doan
Plaza mugatuak
Izena emateko epea: 2021eko azaroaren 25etik abenduaren 9ra

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus