Breadcrumb

Edukia

IkaslePraktikak bekak 2022-2023 DEIALDIA IREKITA (Erasmus+ Internships for Graduates)

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) curriculumetik kanpoko praktikaldiak deitzen ditu UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat, atzerriko enpresa eta erakundeetan. Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun-programen laguntza-deialdiaren barruan sartzen da programa hori.

Erasmus+ IkaslePraktikak programak UPV/EHUren asmo hauei erantzuten die: ikasleen lanbide-etorkizuna hobetzea, lan-merkatuan arrakastaz sartzen lagunduko dieten gaitasunak garatzearen bitartez, eta unibertsitate honetako ikasleen mugikortasunari bultzada irmo bat ematea.

EPEA

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 28ra arte.

Informazio gehiago PRAKTIKAK ETA ENPLEGUA web orrian.