Breadcrumb

Edukia

Gipuzkoako gizartea eraldatzeko proiektua Lankidetzarako Ingeniaritza (IC-LI) eta Zabalketa Elkartearekin.

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/18

 

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola atxikita dago Lankidetzarako Ingeniaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Zabalketa Elkartearekin batera aurrera eramango duten “Pobreziaren aurkako borrokan ingurumenaren, uraren eta saneamenduaren kudeaketa-esperientzien bitartez Gipuzkoako gizartea eraldatzea” izeneko sentsibilizazio-proiektuari. Proiektua datorren urriaren 1ean martxan jarriko da.

Proiektuak irakasleentzako prestakuntza eta ikasleekin analisi- eta eztabaida-mintegiak egitea jasotzen du.

Eskola bezala uste dugu proiektua saihestu ezineko aukera dela giza eskubideen ikuspegia ikasketa teknikoen baitan txertatzeko.