Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikasketa amaierako deialdia (deialdia aurreratzea): eskaerak egiteko epea ireki da

  • Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
  • Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  • Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
  • Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.

Informazio guztia.