Tailerra
Jarduera Praktikoak 2023: Ingeniaritza Elektrikoa
Data
2023/06/01, 11:30 - 17:00
Ingeniaritza elektrikoa: oraina eta etorkizuna
- Euskara 11:30 - 13:30
- Gaztelania 11:30 - 13:30
- Euskara 15:00 - 17:00
- Gaztelania 15:00 - 17:00
Jardueraren deskribapen laburra
Proiektu honen helburua industria ingeniaritzan interesatuta dauden Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleengana gerturatzea da. Ingeniaritza Elektrikoko graduari buruzko azalpenak emango zaizkie, graduaren ikasketa-planaren ezaugarriak jakinarazteaz gain, etorkizuneko erronkak ezagutaraziz (sorkuntza banandua, ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, etab.), bai eta ikasketak amaitu ondoren izango dituzten lan-irteera profesionalei buruzko informazioa ere.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Ingeniaritza Elektrikoko gradua: ikasketa-plana, praktikak eta laborategiak.
- Ingeniaritza Elektrikoaren etorkizuneko erronkak.
- Lan-irteerak/irteera profesionalak.
- Eskolaren harremanak lan-eremuarekin: bisitak ikasketetan zehar, inguruko enpresetan borondatezko praktikak eta Graduaren Amaierako Lana egiteko aukera.