Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Tailerra

Jarduera Praktikoak 2023: Ingeniaritza Elektrikoa

Ingeniaritza elektrikoa: oraina eta etorkizuna

  • Euskara 11:30 - 13:30 
  • Gaztelania 11:30 - 13:30 
  • Euskara 15:00 - 17:00
  • Gaztelania 15:00 - 17:00

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honen helburua industria ingeniaritzan interesatuta dauden Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleengana gerturatzea da. Ingeniaritza Elektrikoko graduari buruzko azalpenak emango zaizkie, graduaren ikasketa-planaren ezaugarriak jakinarazteaz gain, etorkizuneko erronkak ezagutaraziz (sorkuntza banandua, ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, etab.), bai eta ikasketak amaitu ondoren izango dituzten lan-irteera profesionalei buruzko  informazioa ere.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradua: ikasketa-plana, praktikak eta laborategiak.
  • Ingeniaritza Elektrikoaren etorkizuneko erronkak.
  • Lan-irteerak/irteera profesionalak.
  • Eskolaren harremanak lan-eremuarekin: bisitak ikasketetan zehar, inguruko enpresetan borondatezko praktikak eta Graduaren Amaierako Lana egiteko aukera.