Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

MUGIKORTASUNA: Informazio saioa (Mittweida eta Ulm)

Datorren apirilaren 23an Hochschule Mittweida eta Technische Hochschule Ulm unibertsitate alemaniarretatik datozen bi irakasle izango ditugu bisitan Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.

Unibertsitate kideak dira biak eta GIEko ikasleek aukera dute mugikortasun programen bidez bertan egonaldiak egiteko.

Unibertsitate hauek eskaintzen dituzten aukerei buruz informazioa azaltzeko bilera egingo da:

  • Bilera eguna: astertea, apirilak 23
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: 1. solairuko bilera gela

Bilerara etortzea kontuan izango da mugikortasun esleipenetarako.