Breadcrumb

I_enpresa gela centro stirling

Energia Eraginkortasunaren UPV/EHU-Centro Stirling gela

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, Unibertsitatea-Enpresa gela bat sortu da aipaturiko irakaskuntza erakundea eta Centro Stirling enpresaren artean. Gaur egun, Ingeniaritza Eskola honetan Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua ematen da, Centro Stirling enpresak duen jardunarekin erlazio oso estua duelarik. Erakunde hau etxeetako osagaien eta azpisistemen sektorean aurrerengo dabiltzaten enpresen (produktuen kalitatean, energiaren eraginkortasunean eta etxeetako energia berriztagarrien erabileraren arloetako enfasiarekin), eta baita ere hirugarren sektoreko eta industriako enpresen, I+D unitatea da.

Aipaturiko Unibertsitatea-Enpresa gela Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Eibarko unibertsitate esparruan kokaturiko ikasgela-laborategi bat da, non aipaturiko enpresak finantzatu duen eta I+D+i jarduerak sustatzeko gauzatu den. Gela hau erakunde partaide bien elkarlanerako tresna eraginkor bihurtzeko asmoarekin sortua izan da, energia berriztagarrietako teknologien eta energiaren eraginkortasunaren atalak jorratuz. Horrela, erakunde hauen arteko hitzarmenaren sinadurak Gradu eta Graduondoko formakuntza esparruan energiaren sektorearentzako egokitutako talentua eta ikaslegoaren enplegagarritasuna ditu ardatz, hor sartzen direlarik unibertsitate-enpresa formakuntza Duala, titulu propioak eta berezitasunekoak, praktiken eta Gradu/Master Amaierako Lanak eta doktorego tesia helburu duten ikerketa lanak ere.

Garatuko diren ekintzen artean, nabarmentzekoa da Energia sektorearentzako interesgarriak diren jardunaldi eta saioen antolakuntza. Ekitaldi hauek ikasleei sekulako aukera emango die sektore honetako erronkak eta estrategiak ezagutzeko. Gainera, hitzarmen honi esker, gaur egungo energia eraginkortasunaren sektorerako ikasketa, analisi, garapen edo ikerketa motako lan akademikoen gauzatzea posible egingo du. Horretarako, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle nahiz ikasleen partaidetza beharrezkoa izango da. Lan hauen ondorioz lorturiko emaitzak ikerketaren komunitatean argitaratu ahal izango dira dagozkien argitalpenetan edo/eta erkide, estatu edo nazioarteko  kongresuetan.

 

Proiektuak

 

Kontaktua

Francisco Javier Asensio de Miguel: franciscojavier.asensio@ehu.eus