UPV/EHUko Katedrak

UPV/EHUko Katedrak

Joxe Azurmendi Katedra

Irudia

Joxe Azurmendi Katedraren zereginen artean lehentasuna du Joxe Azurmendiren obra eta pentsamendua –eta baita 1956ko Belaunaldiko beste batzuena ere– ikertzea, ustiatzea eta transmititzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea, pentsamendu garaikidearen garapena helburu izanik.

Jose Migel Barandiaran Katedra

Irudia

Jose Migel Barandiaran Katedrak ikerlariaren pertsona eta obra balioan jartzea eta bere bizitzako ardatz izan ziren ikergaiak ezagutzea, sustatzea eta sakontzea dute helburu.

Gabriel Aresti Katedra

Irudia

Gabriel Aresti Katedraren helburu nagusiak dira Gabriel Aresti intelektual eta kulturgilearen irudia eta obra ezagutaraztea; literatura, komunikazioa, artea, soziolinguistika, linguistika eta, oro har, gizarte eta kultura alorreko gaien inguruko ikerketak egitea; eta euskal kultura eta arteari buruzko sormena bultzatzea.

UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedra

Irudia

Katedrak helburu nagusia du lan-eremuan pertsonen segurtasuna eta osasuna prebenitzeko estrategiak bultzatzea. Bere misioa da estrategia horien prestakuntza eta dibulgazioa dinamizatzea eta helburu hori lortzeko modu aktiboan lan egiten duten eragile guztiak barne hartzea.

UPV/EHU-INCIBE Zibersegurtasun Katedra

Irudia

UPV/EHU-INCIBE Zibersegurtasun Katedraren helburua da pertsonen eta erakundeen ezagutza eta gaitasunak sustatzea zibersegurtasunaren arloan, INCIBErekin batera prestakuntza-, ikerketa- eta transferentzia-jarduerak garatuz eta antolatuz.

Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologia Katedra

Irudia

Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologia Katedraren helburua hizkuntzan oinarritutako adimen artifizialaren ezagutzan eta ikerketan sakontzea da, industria-sarean eta gizartean oro har duen eragina indartzeko.

Kultura Zientifikoko Katedra

Irudia

Kultura Zientifikoaren Katedra bide da zientzia eta kultura bultzatzeko euskal gizartean jarduerak zabalduz. Oinarri izango du egun zientziaren eta teknologiaren arloan egiten diren aurrerapen nagusiei buruzko ezagutza ikuspegi ez espezializatutik hedatzea.

Mikel Laboa Katedra

Irudia

Mikel Laboa Katedrak helburu dauka euskal artea eta folkloreari buruzko ikerketa eta arte-sormena bultzatzea, Mikel Laboaren lanaren alde ugariak abiaburutzat harturik. Katedraren jarduera egitasmoak arreta berezia eskainiko die musika, dantza eta betsolaritzari.

Familia Enpresaren Katedra

Irudia

Familiako Enpresako Katedrak familiakoen jabetzan oinarritutako honelako enpresen arloko ikerketa eta prestakuntza bilatzen du, eta enpresa horiek izaten dituzten arazoetarako konponbideak eskaintzen ditu.