XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Bete beharreko zehaztasun, eskuliburu eta arauak ondo ezagutzea.
  • Ekimenez jokatzea arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena izatea, pentsamendu kritikoa eta gai izatea ezagutza, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta igortzeko.
  • Enpresen antolaketari buruzko ezagutza izatea. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzen, planifikatzen eta gestionatzen jakitea.
  • Espezializazioko arloko instalazioetan, itsasoan zein lehorrean, ondokoak egiten jakitea: ikuskapenak, neurketak, balorazioak, tasazioak, adituen txostenak, azterlanak, txostenak, planoak eta egiaztapenak.
  • Gai izatea Merkataritza Itsasontzietako Makineriako ofizialaren lanak edo Itsas ingeniariaren lanak egiteko lehorreko edozein instalaziotan, administrazioak eskatutako baldintzak bete ondoren.
  • Komunikaziorako gaitasuna. Ideiak ahoz nahiz idatziz modu ordenatuan adierazteko gaitasuna, oinarrizko eskubideak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatuta, eta giza eskubideak eta bakeak eta demokraziak berezko dituzten balioak bultzatuta.
  • Konponbide teknikoek gizartean eta ingurugiroan izango duten eragina aztertzea eta baloratzea, itsasoan zein lehorrean laneko arriskuak prebenitzen jakitea, betiere, ingurugiroa zaintzeko konpromisoa oinarri hartuta.
  • Oinarrizko gaiak eta teknologiak ezagutzea, horiek oinarri hartuta metodo eta teoria berriak ikasteko gai izateko eta egoera berri desberdinetara egokitzeko gai izateko.
  • Ontziko energia eta propultsio instalazioek ondo funtziona dezaten baharrezko diren jarduerak zuzentzea, gestionatzea eta antolatzea, eta gauza bera lehorreko industrietako mantenimendu lanekin lotutako jardueretarako. Proiektuak osatu eta gestionatzeko gaitasuna.
  • Taldean lan egiten jakitea, hizkuntza eta disziplina askotariko giroan, betiere, oinarrizko eskubideak eta gizonen eta emakumeen arteko berdinatasuna errespetatuta, eta irisgarritasun unibertsala bermatuta. Ezagutza eta emaitzak transferitzeko txostenak egiten jakitea. Etengabe ikasi eta eguneratuta egoteko gaitasuna izatea.