Praktikak_titulua

Praktikak

Prácticas-itsasketako-gradua

Itsasketako Graduan, kanpoko praktikak nahitaezkoak dira (30 ECTS), eta azken mailan egiten dira. Praktikak egin ahal izango dituzu lehorrean (600 ordu) edo itsasontzian (3 hilabete). Bigarren kasuan, ontziratze egunak zenbatzen hasteko balioko dizu, Merkataritza Ontzidiko Zuzendaritza Nagusiak ematen duen titulu profesionala eskuratzeko.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan, gainera, aukera ematen dizugu enpresa eta erakundeekin lankidetzan antolatzen ditugun beste jarduera batzuetan parte hartzeko (mintegiak, lan jardunaldiak, sariak...) eta laneratzea bultzatzeko erakunde publikoek zein pribatuek dituzten hainbat programekin bat egiten dugu.

Hementxe daukazu Bilboko Ingeniaritza Eskolak eskaintzen dizkizun praktikei eta beste jardunei buruzko informazio guztia.