Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- HE1. Ikasleak arazoak ebazteko trebetasuna eskuratuko du, ekimena, erabakiak hartzea, sormena eta pentsamendu kritikoa erabiliz.
- HE2. Ikasleak ideiak, ezagutzak eta garapenak ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasuna eskuratuko du, erregistroa hartzailearen arabera egokituz.
- HE3. Ikasleak taldean modu eraikitzailean lan egiteko trebetasuna eskuratuko du, jokabide etiko eta profesionalarekin, eta giza eskubideak, oinarrizko eskubideak, balio demokratikoak eta genero berdintasunaren printzipioak errespetatuz.
- HE4. Ikasleak bere lanbideari lotutako jardueren eta soluzioen gizarte eta ingurumen inpaktua baloratzeko trebetasuna eskuratuko du, jasangarritasun irizpideak eta klima aldaketan duten eragina kontuan hartuta.
- RC1. Ikaslea Nautikaren eta Itsas Garraioaren arloan oinarrizko eta arlo teknologikoetako kontzeptuak eta teknikak aplikatzeko gai izango da.
- RC2. Ikaslea Nautikaren eta Itsas Garraioaren arloan instalazioak kudeatzeko, operatzeko eta ustiatzeko gai izango da.
- RC3. Ikaslea gai izango da jarduerak zuzentzeko Nautikaren eta Itsas Garraioaren arloan.
- RC4. Ikaslea gai izango da Praktiketako Zubi Ikasle gisa ontziratzeko, STCW kodearen AII/1 ataleko baldintzak betez.
- RC5. Ikaslea Merkataritza Ontzidiako Pilotuaren lanbidea betetzeko beharrezkoak diren legedia, zehaztapenak, araudiak eta derrigorrezko arauak aplikatzeko gai izango da.
- RC6. Ikaslea modu autonomoan ikasteko gai izango da, Merkataritza Ontzidiako Pilotuaren lanbidea betetzeko egokiak diren ezagutzak eta teknikak eskuratuz.