Praktikak_titulua

Praktikak

Nautika eta Itsas Garraioko gradua (plan berria) - Praktikak

Merkataritza Ontzidiako Piloto titulua lortzeko, graduko prestakuntzaz gain, beharrezkoa da makina-ikasle gisa ontziratze-aldi bat egitea. Graduak aukera ematen du ontziratze-aldi horren zati bat praktiken bidez baliozkotzeko.

Horrela, graduak azken mailan praktikak egiteko aukera ematen du bi aukeraren bidez:

1) “Praktikak Itsasontzietan” irakasgaia eginez; bertan, Merkataritza Ontzidiako ontzi batean hiru hilabetez makina-ikasle gisa ontziratzea aurreikusten da.

2) Borondatezko/kanpoko praktikak eginez lurreko enpresetan. Praktika hauek ez daude ikasketa-planaren barruan eta ez dute balio Pilotu titulua lortzeko, baina zure espediente akademikoan jasoko dira.

Praktika hauek egiteak, titulazioaren arloan esperientzia praktikoa eskuratzeaz gain, zure ibilbide profesionalaren hasierarako aukera ere eman dezake.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako webgunean aurkituko duzu praktikei buruzko informazio osagarria, baita horietan parte hartzeko baldintzak eta prozedurak ere.