Aurkezpena
Hiri Historia, Populazioa eta Ondarea Ikerketa Taldeak, euskal unibertsitate-sistemako talde ezagun eta finkatuak (IT-1618-22), duela hamabost urte baino gehixeagotik Modernizazioa izenez ezagutzen den prozesu sozialaren barruan kokatzen diren alderdi soziohistorikoei buruzko hainbat ikerketa garatzen ditu. Azterketa-eremu hori Euskal Autonomia Erkidegoko espazioan gauzatzen da Lehen eta Bigarren Industrializazioan, bai eta demografia- eta hiri-alderdietan ere.
Taldearen helburuen bidez, ehun urte baino gehiagotan Euskadiko biztanleek eta hiri-inguruak izandako aldaketak sakonki aztertu nahi dira batik bat, gaur egungo euskal gizartearen eraketa ulertzeko aukera ematen baitute. Gure ikerketen alderdi nagusietako batzuek hainbat gairen azterketa historikoa egiten dute, hala nola: biztanleen bilakaera eta bere adierazle demografikoa, trantsizio demografikoa eta sanitarioa, migrazio-mugimenduak, familiaren egitura eta osaera, gizarte-ugalketa, hezkuntza-trantsizioa, genero-ikuspegia txertatzea batik bat jarduera ekonomiari dagokionez, ugalkortasun-adierazleak, antropometria, hiri-planeamendua, etxebizitza, azpiegiturak eta zerbitzu publikoak, eta industria-lokalizazioa.
Urte hauetan, eduki demografikoen datu-banku garrantzitsu bat sortu da, funtsean, udalerrietako biztanleria-erroldetan oinarrituta. Errolda horiek gizabanakoen eta familien informazioa jasotzen dute, 1825etik 1930era. Laginean Euskadiko udalerri asko sartzen dira, bai eta probintzia mugakideetako, hala nola Burgos, Santander edo Nafarroako hainbat udalerri ere. Data horiek 1970era arte luzatu dira, Bilboko Itsasadarraren udalerrietarako.
Era berean, elizako erregistroen eta erregistro zibilen informazioa dugu, eta baita Euskadiko udalerri askoren hirigintza- edo plangintza-iturrietatik jasotakoa ere.