Ateak zabaltzeko eguna San Pedro mendiko indusketan

Noiz eta non

2018/11/01, 10:00

Kokapena

Araba

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 1, 10:00etan Uzkiano herritik (Araba) abiatuta, ate irekien jardunaldia antolatu da Beratzako San Pedro mendian, Amurrio eta Urduña artean, Gerra Zibileko euskal frontean egiten ari diren indusketen emaitzak jakitera emateko.

San Pedro mendiko eremua izango da, agian, Euskal Herrian Gerra Zibileko paisaien artean hobekien kontserbatzen dena eta, hain zuzen ere, ondare balio hau azpimarratzeko, aurten egin beharreko indusketek tokia atonduko dute apurka-apurka bisitetarako. Lubakiak irekiko dira, borroka iragan haren zati bat, bederen, ikusi ahal izateko, bertan, egurats gorrian, balak txistuka pasatzen zirela, bizitako elkarbizitza eta lazeriak zer nolakoak izan ziren irudikatuz.

Informazio gehiago:

- (gaztelaniaz) Gerra Unibertsitatean bloga: http://guerraenlauniversidad.blogspot.com.es/

(euskaraz) San Pedro 1936 bloga: http://sanpedro1936.wordpress.com/

Harremanetarako helbidea:

- Josu Santamarina Otaola (zuzendarikidea eta komunikazio arduraduna): josu.santamarina@ehu.eus / 645 713 381.