Eduki publikatzailea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekitaldi ugari UPV/EHUn

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28

UPV/EHU euskararen Unibertsitateak, euskararekin duen konpromisoarekin bat eginaz, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du EHUskaralarien eskutik, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hiru egunetan zehar, asteazkenetik ostegunera bitartean, jai giroa nagusituko da unibertsitateko hiru Campusetan:

Hona hemen agenda:

ARABAKO CAMPUSA:

Abenduak 1, osteguna

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitateko Eskolako Areto Nagusian:
‘Basker'. Nola ikusi zuten bi suediarrek Euskal Herria, 1963an?
45 minutuko dokumentala lehenengoz Euskal Herrian ikusteko aukera UPV/EHUko hiru campusetan, Argibel Eubak aurkeztua
Ordua: 13:00

Abenduak 2, ostirala

Arabako Campuseko unibertsitate pabiloian
10:00etatik 15:00etara Berehalako Film Laburren Lehiaketa burutuko da. UPV/EHUko Arabako Campuseko unibertsitate pabiloiko kafetegian emango zaio hasiera lehiaketari. Film laburrak euskarri digitalean filmatu beharko dira. Edozein gailuren bidez filmatu ahal da, baita edozein gailuz filma muntatu ere. Film laburrak eta materialak egun bereko 15:00etan entregatuko dira unibertsitate pabiloian.

Vital Kutxa Fundazioaren Aretoa
17:00, 19:00 eta 21:00etan euskal film laburren emanaldia. Bukatzean Euskal zinegileen topagunea. 22:30etik aurrera.

Abenduak 13, asteartea

Letren Fakultatea (Areto Nagusian)
‘Kalebegiak' filmaren emanaldia eta mahai ingurua pelikulako kideekin.

Abenduak 14-15, astezken eta osteguna

Letren Fakultatea (Gradu Aretoan)
Ipar Atlantiar Kostaldeko Euskal Arrantzaren Arkeologia

Abenduak 21, asteazkena

Unibertsitate Pabiloia
Jose Cruz Gurrutxagaren monologoa

 

BIZKAIKO CAMPUSA:

Azaroak 30, asteazkena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
10:00-18:00 Euskarazko Zientzia argitalpenen Azoka Txikia egingo da
12:00 Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan mahai inguru bat antolatu da ‘Zientzia Euskaraz Publikatzen: Nondik gatoz eta nora goaz' lelopean. Hauexek izango dira: Teresa Agirreazaldegi  (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua); Jesus Mari Makazaga  (UPV/EHUko Euskara Zerbitzua); Asier Vallejo (EKAIA Aldizkaria); Uxune Martinez (Zientzia Kaiera); Mikel Aizpuru (UEU) eta Aitziber Agirre (Elhuyar).

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
12:30 Erizaintza Atalean Euskarazko liburuen zozketa. Zozketan parte hartzeko ikasleek, beraien datuekin batera gogokoen dituzten olerki, abesti zati, poema, esaera, esaldi, euskalki ezberdinetako esaera, liburuetako aipu edo bertsoak paper batean idatzi eta postontzi batean sartuko dituzte, eta horiekin mural bat osatuko da.

Abenduak 1, osteguna

Irakasleen Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian:
‘Basker'. Nola ikusi zuten bi suediarrek Euskal Herria, 1963an?
45 minutuko dokumentala lehenengoz Euskal Herrian ikusteko aukera UPV/EHUko hiru campusetan, Argibel Eubak aurkeztua
Ordua: 13:00

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
9:00-14:00  II. Narrazio Lehiaketa ospatuko da. Goiz horretan zehar emango den gaia jorratu beharko da.
12:00  PUXIKADA. Euskara aireratu.

Abenduak 2, ostirala

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
11:00-14:00 Hiru orduko irrati maratoia egingo da. Hiru gai izango dira ardatza, bakoitza ordubetean zehar garatuko delarik: euskara eta unibertsitatea, euskara eta gazteak eta euskara eta kazetaritza.

Leioako Ostalaritza Eskola (jantokia)
14:30 Euskal bazkaria

 

GIPUZKOAKO CAMPUSA:

Azaroaren 30etik abenduaren 2ra arte

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan
Eraikinean euskararekin zer ikusia duten apaingarriak
10:45-12:00:  Zientziari  buruzko bideo-proiekzioak
                             Mus eta sokatira txapelketa

Abenduak 1, osteguna

Carlos Santamaria zentroa:

  • Auditoriumean:
    ‘Basker'. Nola ikusi zuten bi suediarrek Euskal Herria, 1963an?
    45 minutuko dokumentala lehenengoz Euskal Herrian ikusteko aukera UPV/EHUko hiru campusetan, Argibel Eubak aurkeztua
    Ordua: 13:00
  • Gipuzkoako Campuseko Liburutegian:
    - ‘Etxetik kanpotik Europa plazara' euskara eta euskal kultura mantentzen eta errekuperatzen saiatu ziren pertsona eta instituzioei buruzko erakusketara bisita gidatua egingo da.
    Ordua: 12:00
    Kontaktua: 943 01 8861 / maribel.nieto@ehu.eus

           -Wikimaratoia: EHUwikipedia 2106
           Ordutegia: 15:00-19:00.

Ignacio Mª Barriola zentroko kanpoko aterpean:
UNI-bertsoan egitasmoaren barnean bertso marraztuak

Elbira Zipitria zentroa:
Abenduan zehar: Berriako komiki onenen erakusketa.

Informatika Fakultatea:
Goiz osoan zehar, Editatoi irekia: Informatika programazio lengoaien denbora lerroarekin grafiko bat sortzeko, Wikidata aberasteko jolasen bidez, Donostiapediako artikuluak osatzeko, Informatika kategoriako artikuluetan definitu gabe dauden estekak osatzeko...

Abenduak 15, osteguna

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko atala)
10:45-12:00. Bertso saioa, euskal dantzak eta soinujoleak

Abenduaren 3, larunbata

Durangoko Azokan
Informatika Fakultateko ikasleak eta IKA-MIZKA proiektua